Kategoria: derio
Aurrekoan hilarrien gaineko azterketa ekarri nuen blogera. Eta gaurkoan ere horrekin nator. Esan bezala, Derio eta Sondikako hilerriak bisitatu nituen eta emaitzak hauek izan ziren: Derion hilarrien %16 euskaraz eta Sondikan %7,3. Zergatik ia 10 puntuko aldea herririk herrira? Ezagutzen ez duenarentzat, Sondika zein Derio Txorierrin daude. Deriok ia 6.000 biztanle ditu eta Sondikak ia 5.000. Euskararen ezagutza datuak antzekoak dira bi herrietan (euskaldunen kopurua gutxi gorabehera heren bat da herri bietan), eta erabilera ere antzekoa (neurketarik ez badago ere, bi herrieta...
Tximintxeko kide bat Erandiokoa da. Eta behin baino gehiagotan aipatu izan du konpasaren teoria. Eta, holakoak garenez, ba nik kopiatu eta hona ekarri.Esan bezala, Erandiokoa da, nahiz eta Derion aspaldi bizi. Eta Erandio Goikoan jaiotakoa, eta han bizi izan du Deriora joan arte. Ba, Erandio Goikoako euskal komunitatearen gesaltzea azaltzeko konpasaren teoria darabil berak. Hau da, Erandioko eliza zentrotzat hartuta, konpas batekin marrazten baduzu mapan, elizatik gero eta urrunago, orduan eta "euskaldunago". Hau da, Erandioko elizatik abiatuta, zirkuluak egiten hasiz gero, Erandioko euskal...
Pasa den astean nire herriko euskara elkarteak ekimen polit bezain interesgarria jarri zuen martxan: Derioztarrak 5 kontinenteetan. Eta zertan datza? Ba, aste osoan zehar hainbat derioztarrek kontatu zuten euren bidaiaren bat, euskaraz eta jendaurrean, argazkiz eta mapaz hornituta. Astelehenean Ozeania izan behar zen, baina emaleak, lan arazo batzuk tarteko, ezin izan zuen hitzaldia eman eta Txinari buruzko emanaldia egin zuen Udanek. Asteartean Afrika, asteazkenean Amerika eta ostegunean Asia. Eta dena borobiltzeko, barikuan Jon Maiaren Apaizac obeto. Herriko jendeak bere bidaiak k...
UDALERRIAREN EZAUGARRIAK: Izena: Derio Biztanleria: 4.728 Euskaldunen kopurua: 1.321 (%27,9) Ia euskaldunen kopurua: 1.314 (%27,8) Erdaldunen kopurua: 2.093 (%44,3) Irakaskuntzari dagokionez, ez dago datu zehatzik matrikulazioari begira. Datu hauek ez diete erreferentziarik egiten derioztarrei, baizik eta Derion dauden ikastetxeei. Beraz, datuak kontuz hartzeko modukoak dira. Derion Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilerrean D eredua baino ez dago. Lanbide Heziketan, aldiz, panorama bestelakoa da eta honetan A eredua nagusi da[i]...
Derio berbetan, derioztarrei esker. Maiatzean zuen konfiantza eman zeniguten. Guk konfiantza hori eskertu eta zuei informazioa helarazi nahi dizuegu. Zuoi esker sortu da eta zuoi esker biziko da proiektu hau ere. Derio berbetan, gure artean komunikatzen. Eskuartean duzun hau Derio berbetan da Derioko Ezker Abertzaleak herritarren eskuetan utzi nahi duen komunikazio proiektua. Bi hanka izango ditu proiektu: etxean bertan jasoko duzun aldizkaria eta bloga. Aldizkaria gai orokorragoak landuko ditu eta blogak, berriz, eguneroko gaiei helduko die, fresko-fresko dauden berriei. Irakurri et...
Derio berbetan, gracias a las derioztarras. En mayo nos disteis vuestra confianza, que agradecemos. Este proyecto nace, pues, de esa confianza mutua y su vida también depende de esa misma confianza. Derio berbetan, comunicándonos entre nosotros. Lo que tienes en tus manos es Derio berbetan, el nuevo proyecto comunicativo de la izquierda abertzale de Derio. Este proyecto está compuesto por dos pilares: la revista que periódicamente recibirás en tu casa y un blog. La revista va a tratar temas más generales, mientras que el blog va a estar más atento al día a día, a las noticias más fre...
Atzo hasi nintzen Derion, berbalagunean. Urrian eman nuen izena, baina orain arte erreserben aulkitxoan egon naiz. Pasa den astean hasi nintzen beroketak egiten eta atzo, berriz, lehen partida. Bikote bat osatzen dut Jabirekin. Bera ere derioztarra da. Orain dela bost urte ibili zen Derioko Udal Euskaltegian EGA mailara arte. Bost urte hauetan euskara herdoildu egin zaio eta ez galtzearren Berbalagunean eman zuen izena. Bere asmo bakarra euskara ikastea da. Azkenik, berbalaguna naiz. Orain arte barrutik ezagutu dut (Derioko lehen dinamizatzailea izan nintzen) eta orain, ostera, egunerokoan....
Gaurko Berrian Fredi Paiak oso artikulu interesgarria idatzi du.Hona hemen:Fredi Paia Gure indigenak (II) ai Andres, Andres....tratu da tratu, behiak ez badeko esnerik, kafe hartu! Urritik egunero nabil gure eskualdeko indigenei grabazioak egiten. Hilabete batzuk igaro dira eta etorkizunera begira buruan dudan azterketa sakona egiteko lehenengo fasea den informazio bilketa amaitzeko oraindino aurretik lan handia dudan arren, badira lehenengo unetik nabarmenak eta komunak diren zenbait ezaugarri. La abuela no sabe euskera, sólo chapurrea. Transmisio haustura sano argia da gure herrian fr...
Orain dela 3 urte, hiznet ikasi nuen. Bukaerarako lan bat egin behar izan nuen. Nik Txorierriko merkataritza plangintza aztertzea erabaki nuen (egia esan, nire bigarren aukera zen).Nire tutorea Iñaki Marko Juanikorena izan zen. Emaitza interneten dago eskuragai (hemen, pdfa da). Ondoren, lanaren laburpen bat egin nuen eta Bat Soziolinguistika aldizkarian argitaratu (hemen).Artez-ekoak ez ziren oso pozik egon nire lanarekin eta erantzuna ere argitaratu zuten. Hemen, pdfa da.