Derio Berbetan

derioberbetan 1456131933947 Derio Berbetan | 2007-11-15 16:27

Derio berbetan, derioztarrei esker. Maiatzean zuen konfiantza eman zeniguten. Guk konfiantza hori eskertu eta zuei informazioa helarazi nahi dizuegu. Zuoi esker sortu da eta zuoi esker biziko da proiektu hau ere.

 

Derio berbetan, gure artean komunikatzen. Eskuartean duzun hau Derio berbetan da Derioko Ezker Abertzaleak herritarren eskuetan utzi nahi duen komunikazio proiektua. Bi hanka izango ditu proiektu: etxean bertan jasoko duzun aldizkaria eta bloga. Aldizkaria gai orokorragoak landuko ditu eta blogak, berriz, eguneroko gaiei helduko die, fresko-fresko dauden berriei. Irakurri eta parte hartu, idatzi eta berba egin. Bizi-bizia izatea nahi dugu.

 

Derio berbetan, derioztarrok berbetan. Proiektuak zabala izan nahi du, askotarikoa, euskalduna eta aurrerakoia. Eta bide horretan dauden guztiak hartuko ditu aintzat. Gazteak eta ez hain gazteak, andreak, gizonak, herriko elkarteak …

 

Derio berbetan, Derioz berbetan. Herriko gaiak landuko ditugu, Derioko gaiak, gure herriko arazoez egingo dugu berba. Baina ikuspuntu eraikitzaile batetik.

 

Derio berbetan, Euskal Herria egiten. Ez dugu ahaztu behar Deriotik Euskal Herria egiten ari garela, egunez egun eta pausoz pauso. Gure herritik, gure Deriotik, baina nazio askea sortzen, eraikitzen, eraldatzen.


Utzi iruzkina: