Gure indigenak (II)
Gaurko Berrian Fredi Paiak oso artikulu interesgarria idatzi du.
Hona hemen:
Fredi Paia
Gure indigenak (II)
ai Andres, Andres....tratu da tratu, behiak ez badeko esnerik, kafe hartu! Urritik egunero nabil gure eskualdeko indigenei grabazioak egiten. Hilabete batzuk igaro dira eta etorkizunera begira buruan dudan azterketa sakona egiteko lehenengo fasea den informazio bilketa amaitzeko oraindino aurretik lan handia dudan arren, badira lehenengo unetik nabarmenak eta komunak diren zenbait ezaugarri.
La abuela no sabe euskera, sólo chapurrea. Transmisio haustura sano argia da gure herrian frankismoan. Seme alabek eskolan erdara ikasi eta guraso euskaldunei erdaraz hasi zitzaizkien. Eskolatuak izateak gurasoen jakintza autoritatea mespretxatzera eraman zituen, etxe barruko hizkuntza aldatzeraino. Gero ikastoletara bidali dituzte euren seme-alabak eta aitite-amamei sinetsarazi hori dela euskara eta ez ehunka urtetan gure herrian egin dena.
Neuk txarto eiteot, telebisinokoa bai polite. Gure eskualdeko euskalduna bigarren mailako euskalduna da. Euskara ofizialak ez dauka zerikusirik gurasoek irakatsi ziotenarekin. Hiztunaren autoestiman oso golpe gogorra da, mendebaldeko euskararen transmisio eta ondorioz erabileran eragin katastrofikoa duena.
Gurea geugaz akabe da. Bertoko euskalkia bizimodu preindustrialari guztiz lotuta ulertzen dute hiztun zaharrek. Seme-alabak mundu berriaren parte dira, eta mundu berriak hizkuntza berria dakar berarekin. Aldaketak onartzen dituzte etsipenez, pentsatu ere egin barik konforme dauden edo ez. Gerrak barruan sartu zien beldurra igartzen zaie oraindino edozein kritika sozial edo politikoren aurrean. Askok uste du euskara laster galduko dela, nekazaritzarekin batera.
Eta batek ere ez du ulertzen zergatik pasatzen dudan hainbeste denbora eurekin.
Oso artikulu interesgarria. Bi komentario.Ados nago Fredirekin oro har. Oso ondo laburbildu du mendebaldean (baita ekialdean ere) euskararen galerak izan dituen faktoreak:
- Familia transmisioa etetea.
- Gutxiagotasun konplexua.
- Antzinako munduarekin lotuta dago euskara, ez du balio.
- Eta errepresioa, zelan ez.
Txorierrin ere Uribe Kostan gertatu denaren antzekoa gertatu da. Agian ez horren gogor. Izan ere, gune euskaldun trinkotuagoak daude Txorierrin (Lezama, Larrabetzu, Loiuko zenbait auzo, Erandio Goikoa). Mungialdearekin ere harreman handiagoak daude. Baina Derion egoera oso antzekoa da. Ez dira azken mohikanoak, baina ia-ia.
Iruzkinak
Benito 2007-02-10 20:34 #1
Honako kasuetan niretzat bitxiena izaten da ze erlazio gutxi egoten den sarritan mugimendu euskaltzalea eta azken mohikano horiekin. Belaunaldi etena familiarra ez ezik, askotan soziala ere bada. Guk adibidez, Bilbon ikusten dugu hori Santa Eskea antolatzen dugunean. Gurekin etortzen diren euskaltzale askorentzat bertoko komunitate "indigenarekin" daukaten lehenengo kontaktua izaten da. Edo, askotan gertatu zaigun legez, askok orduan jakiten dute Bilbon ere bertoko gune euskaldunak daudela, eta jende euskaltzale arduratua izaten da.

txerra 2007-02-12 10:11 #2
Ados nago. Baina eten sozial hori sarritan beste aldekoa ere izaten da. Hau da, azken mohikoanoentzat euskaltzaleen mugimendua ere oso urrun geratzen da.

Beste inpresio bat: Mahatserrian edo Getxon etena dezente handiagoa da Derion baino (ez dakit ziur, inpresio pertsonala da). Zergatik ote? Zeintzuk dira arrazoiak? Interesgarria litzateke jakitea zergatik.

Benito 2007-02-12 12:05 #3
Ba soziolinguistikara jota klabeak topa daitezkeela uste dut: bizindar etnolinguistikoa, kopuru demografikoak, hizkuntza bakoitzaren eta komunitatearen estatusa eta indarra.... Derion seguruenik komunitate euskalduna portzentajean handiagoa eta ondorioz "boteretsuagoa" izan da Bilbon edo Getxon baino. Edo, hobeto esanda, ez du eduki hain komunitate erdaldun boteretsua ondoan (hain urrun eduki ez arren).

xiber 2007-02-12 17:04 #4
Nik ez dut uste Derion Getxon baino bizitasun handiagoa dutela euskaldunek. Bilbon baino gehiago agian bai, baina Getxon baino gehiago ez dut uste.

txerra 2007-02-12 18:18 #5
Nik ez dakit, xiber, Derion Getxon baino bizindar (edo bizitasun, zergatik ez?) etnolinguistiko handiagoa dagoen.

Eta zuri, Benito. Hein handi batean arrazoia duzu, baina nik uste dut beste faktore batzuk ere badaudela. Eta haien artean biztanle kopurua. Derio herri txikia da (Getxo eta Bilborekin alderatuta) eta horrek ahalbidetzen du zubiak eraikitzea, horrek errazago egiten du zubiak eraikitzea. Gainera, ez da ahaztu behar mugimendu euskaltzalean dabiltzan asko mohikano horietakoak direla (edo euren seme-alaba edo ilobak).

Joao 2007-02-13 15:37 #6

Oso eztabaida interesgarria Fredik dakarrena, oraindik gizarteratu ez dena: zergatik uko egin zion nire aitite-amamak (...) euskarari?

Nire ustez ez da berdina Bilbon eta Bilboaldean mohikanoen egoera eta egituratzea, nahiz eta Bilboren eragina Bizkaia guztira heldu. Bilbon sartu bezain pronto askok zuzenean egin dute euren mohikanotasuna etxean gordetzera, eta agertzekotan gaztelaniadun edo euskaldunbatudun agertzen dira. Transmisioa eten ez denean. Bizkaieradun hiztun pribatuen (etxean) eta publikoen (sare sozialetan) arteko saltoa oso haundia iruditzen zait. Halakoa da behintzat nire inguruan. Hortaz aparte, datu gisa esan nire inpresioa dela inguru hortan euskaltzale aktiboen gehiengoa ez dela mohikanoen ondorengoa.

Ez dut ezer berririk esango, baina aipatu dituzuen faktore guztiez gain, uste dut beste batzuk ere hartu beharko liratekela kontuan Bilbok zehazki egin izan duen irenste prozesua aztertzeko (esaterako Donostian neurri askoz? txikiagoan gertatu-gertatzen dena), adibidez "bilbotar onaren eredua", "Bilbao liberal anticarlista", "nacionalista bilbaino", "aldeano" eta "borono" bezalakoek hiritarron artean sortu duten imajinarioa.

txerra 2007-02-13 17:58 #7
Joaok dioenaren inguruan, Agurtane Elorduik doktore tesia horren inguruan egin zuen: "Hizkuntz heriotza eta aldaketa morfologikoa: Hegomendebaldeko bizkaieraren kasua". Tesia ez dut aurkitzerik izan, baina bai haren laburpena izan daitekeen artikulu bat. Erreferentzia, hemen (pdf-a da).

Utzi iruzkina: