Kategoria: mendebaldea
Gaurko Berrian Fredi Paiak oso artikulu interesgarria idatzi du.Hona hemen:Fredi Paia Gure indigenak (II) ai Andres, Andres....tratu da tratu, behiak ez badeko esnerik, kafe hartu! Urritik egunero nabil gure eskualdeko indigenei grabazioak egiten. Hilabete batzuk igaro dira eta etorkizunera begira buruan dudan azterketa sakona egiteko lehenengo fasea den informazio bilketa amaitzeko oraindino aurretik lan handia dudan arren, badira lehenengo unetik nabarmenak eta komunak diren zenbait ezaugarri. La abuela no sabe euskera, sólo chapurrea. Transmisio haustura sano argia da gure herrian fr...
Atzo eduki genuen Tximintxeko batzarra Derion. Urtero gabonen bueltan batzar potolo bat egiteko aprobetxatzen dugu, urteko balantzea egin eta hurrengo urteko lan ildoak definitzearren. Baina, sarritan gertatu legez, batzarostea batzarra bera baino interesgarriagoa izan zen.Batzarosteak Derion Txapasenean egiten ditugu. Bertan eztabaida mamitsua eta saltseroa izan genuen. Gaia: batua, euskalkiak, mendebaldeko hizkera, bizkaiera batua, etxeko hizkera.Denetarik entzun zen, baina oro har denok nahiko ados geunden eztabaidaren funtsean. Batek esan bezala, batuazale amorratu izatetik orain beste ...
Argi dago jakituria orientalaren aberastasun eta agortezintasuna bizitzako alor desberdinetan aurki dezakegula, baina jakina da baita ere punta-puntako teknologiaren esparruan, mundu ikuskera honen bitartez lorturiko aurrerapenak ia ia gaindiezinak izan direla mendebaldekoontzat. Horren mila adibide aurki ditzazkegu gure inguruan urrutira joan gabe.Oraingoan berriz, orientalen milaka urtetako zibilizazio eta kulturaren arrakasta berri bat ekartzen dizuet (nahiko esklusiban. Beraz, lasai, ez arduratu gaur gaueko albistegiak ikusteaz edo Ehs-ko iragarkiak jarraitzeaz. Ez baituzue beste...