Tximintxok

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2013-12-19 11:47

Orain dela 10 urte, Derion batzuok euskaldun modura genuen hizkuntza esperientzia liseritu, arrazionalizatu, barneratu genuen. Eta, gero, esperientzia hori aldatzeko, kolektiboki auto-antolatu. Hizkuntza komunitatearen nukleo sinbolikoa egituratzea genuen helburu. Horretarako, alor batzuetan geneuzkan (eta ditugun) ezberdintasunak alboratu eta dinamika ez alderdikoia aurrera eraman dugu. Community fostering plangintzari oratu diogu hasieratik: funtzioak eskuratu, gertukotik abiatu, erabilera ardatz, ...


Paperean ondo geratzen den arren, nukleo sinbolikoaren egituratzean aurrerapausoak egin arren, ezin da esan helburua goitik behera bete dugun. Oraindik bide luzea geratzen da egiteko, luze-luzea, baina orain arteko bidaia merezi izan du, ondo merezi ere. Pertsonalki ez ezik, herri dinamika pizteari begira ere ekarpen garrantzitsuak egin ditu Tximintxek hamar urteotan.


Utzi iruzkina: