Igeldoko igela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-06-25 09:34


Igeldoko igela babestuta dago, eta herri txiki euskaldunak?

Arnasguneak babestu, arnasguneak defendatu, arnasguneak zaindu, arnasguneak garatu, … Azken urteotan euskalgintzak (eta erakunde zenbaitek) behin eta berriro aipatu dituzte honako esamoldeak. Baina, baina … gero aurrera eramateko orduan, zailtasunak badira. Arnasguneak babestea nahiko abstraktua ei da eta kosta egiten zaigu errealitatean zelan izan daitekeen aurreikusi eta aurrera eramatea.



Dena den, Imanol Haroren artikulu bat gomendatu nahiko nuke: Nola babestu herri txiki euskaldunak, euskaldun izaten jarrai dezaten? Proposamen ausartak eta freskoak dakartza. Orain aplikatzen hasi beharko.

Erlazionatutako artikuluak:

- Zer dira arnasguneak?

- Zerain dezagun (bat eta bi)

- Arnasa lasai hartzeko guneak

- Irabazi ala galdu?


Utzi iruzkina: