Herri ola

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-11-03 08:12
1

Ez dakit zenbat aldiz aipatu ditut nik hemen arnasguneak. Behin baino gehiagotan. Eta gero eta konbentzituago nago arnasguneen etorkizuna herri horien bizitasunean datzala. Herri biziak badira, arnasgune izango dira. Bestela, ez.

Zerain aipatzen da herri bizi baten adibide. Aulesti ere entzun dut nik. Eta horretan ari nintzela hara non egiten dudan topo Herri ola proiektuarekin (eskerrak beste behin gurean den komunikabide onenari, Argiari hain zuzen ere).

Otxandioko bizitza kalitatea helburu baina euskaratik eta komunitategintzatik abiatua. Arnasgune diren beste herrientzako eredu, nire ustez.

Axier Lopez

Axier Lopez 2014-11-19 13:34 #1

<p>Milesker Txerra, ARGIArentzako lore horiengatik.</p>

<p>Egia esan, Herrigintza era integral eta praktiko batean txertatzen asmatu duen EHko ekimen interesgarrienetako bat da Herri Ola.&nbsp; Gaiarekin lotutako beste bideo hau ere laster zabalduko dugu gurean: http://www.youtube.com/watch?v=dzkKyrtd9H0</p>


Utzi iruzkina: