Herri ola

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-11-03 08:12

Ez dakit zenbat aldiz aipatu ditut nik hemen arnasguneak. Behin baino gehiagotan. Eta gero eta konbentzituago nago arnasguneen etorkizuna herri horien bizitasunean datzala. Herri biziak badira, arnasgune izango dira. Bestela, ez. Zerain aipatzen da herri bizi baten adibide. Aulesti ere entzun dut nik. Eta horretan ari nintzela hara non egiten dudan topo Herri ola proiektuarekin (eskerrak beste behin gurean den komunikabide onenari, Argiari hain zuzen ere). Otxandioko bizitza kalitatea helburu baina euskaratik eta komunitategintzatik abiatua. Arnasgune diren beste herrientzako eredu, nire us...


Ongizatea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-09 08:16

Euskararen biziberritzea ongizatearekin lotu behar da. Hori dio behintzat Eñaut Apaolazak Bat aldizkariaren 90. zenbakian. Berarekin bat nator, gauza bera uste dut nik aspalditxotik. Baina zelan zehaztu hori? Zelan eman horri edukia?   Zelan ikusarazi pertsona bati euskaraz hobeto biziko dela? Zelan ikusarazi enpresa bateko ugazabari euskarak balio erantsia duela? Zelan ikusarazi beste hainbati euskarak ekar ditzakeen abantailak? Galdera horietarako erantzunak izan badira, han-hemenka (luze joko luke horiekin tematzea oraintxe). Baina erantzun horiek sendotu eta ongarrituko dut...


Azken iruzkinak