Ongizatea
Euskararen biziberritzea ongizatearekin lotu behar da. Hori dio behintzat Eñaut Apaolazak Bat aldizkariaren 90. zenbakian. Berarekin bat nator, gauza bera uste dut nik aspalditxotik. Baina zelan zehaztu hori? Zelan eman horri edukia?
Zelan ikusarazi pertsona bati euskaraz hobeto biziko dela? Zelan ikusarazi enpresa bateko ugazabari euskarak balio erantsia duela? Zelan ikusarazi beste hainbati euskarak ekar ditzakeen abantailak?
Galdera horietarako erantzunak izan badira, han-hemenka (luze joko luke horiekin tematzea oraintxe). Baina erantzun horiek sendotu eta ongarrituko duten ebidentziak gutxi dira, bakan-bakanak dira, eskasak dira. Eta, gainera, erantzun horiek helarazteko ere erresonantzia-kutxak sorgortuak ditugu, baldin baditugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: