Lurrama
Behin baino gehiagotan egin dut berba blog honetan arnasguneei buruz (adibide bat eta bi). Eta gaurkoan ere matraka berarekin nator.
Asteburu honetan Lurrama azoka izan da Baionan. Eta hantxe izan gara, bisitan.
Argazkia: garaigoikoa.
Askotan arnasguneak altxor moduan aipatzen dira. Bultzatu beharreko guneak bezala. Baina ia beti hizkuntzaren ikuspegitik. Eta hizkuntzarekin baina ezin da jan (bueno batzuk bai, baina gutxienekoak). Eta bertako ekonomia, tokikoa sustatu behar da. Eta horixe du Lurramak helburu.
Tokiko ekonomia eta tokiko mozkinak sustatu behar dira, ikuspegi soziolinguistiko hertsi batetik ere. Bestela lurralde eta gune horiek ez dute gerorik izango, eta gerorik gabe, ... bertako hizkuntzak etorkizunik ez du.
Hizkuntza ekologia ere egiten da horrelakoetan, ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: