Kategoria: iparraldea
Irrikitan ginen Usopopeko asteburua iristeko eta Sarako jaialdiak ez zigun inondik inora ere hutsik egin. Aspaldi erabaki genuen bizitzan behin (gutxienez) bisitatu beharreko jaialdi honetara joan behar ginena baina azkenean, partaide ere izan ginen (bizitza osoan ahaztuko ez dugun ohore bat zalantzarik gabe). Eguerdi aldera iritsi ginen Sarara eta seiterdiak aldera hasten ziren Agorrekako kontzertuak. Hasiera-hasieratik sumatu genuen gure inguruan Usopopen inguruan hainbeste aldiz entzun genuen giro magikoa eta berarekin bat egiteko edo, errekurrentea dugun ohitura bati ekin genion, garag...
37. azatza bortuz gaindi ez da joango. Euskal Kultur Erakundeari buruzkoa izango baita 37.a.Euskal Kultur Erakundea euskal kulturaren Ipar Euskal Herriko irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Erakunde honek berezitasun bat du: bertan hartzen dute parte administrazioek (herriek, herri elkargoek, Akitaniako eskualdeak, departamenduak, …) eta herri-elkarteek (185 elkarte momentu honetan). Antolaketa eredugarria, nire ustez.Eta zer egiten du erakunde honek? Elkarteei laguntza ematen die. Kulturgintza arloan ere lan eskerga egiten du: ondarea babestu, transmisioa landu, ikusgarrigintza, ...
Behin baino gehiagotan egin dut berba blog honetan arnasguneei buruz (adibide bat eta bi). Eta gaurkoan ere matraka berarekin nator.Asteburu honetan Lurrama azoka izan da Baionan. Eta hantxe izan gara, bisitan. Argazkia: garaigoikoa.Askotan arnasguneak altxor moduan aipatzen dira. Bultzatu beharreko guneak bezala. Baina ia beti hizkuntzaren ikuspegitik. Eta hizkuntzarekin baina ezin da jan (bueno batzuk bai, baina gutxienekoak). Eta bertako ekonomia, tokikoa sustatu behar da. Eta horixe du Lurramak helburu. Tokiko ekonomia eta tokiko mozkinak sustatu behar dira, ikuspegi soziolinguistiko he...
Euskal Herria,Erresistentzia baten historia Gure erresuma nafarrak 778. urteko gertakari bat izan zuen aitzindari, urte horretan Karlomagno emperadorearen armadak, Zragozako musulmanei eraso egitetik zetorrela, Iruñeko harresiak suntsitu bait zituen. Horren eraginez inguruko euskaldun guztiak batu egin ziren, armada erasotzaile indartsua zigortzearren. Euskaldunek Orreagan armadaren atzekaldea deuseztea lortu zuten, eta baita Errolan, emperadorearen ordekoa, hil ere. Euskal Herriaren Historia instituzionala honela hasi zen, era...
Xakin nahi balin baduzue nola entzun Irulegi irratia edota Gure irratia behekoari kasu egin. Lehenbizi bilatu www.tv-radio.com , gero beitian, pantaila batean dago "écouter nos clients", beitiago "radio" hitza jo, eta zerrenda handi bat agertuko da, hamaika irratikin, hortxe daude Irulegi eta Gure Irratia. Aste honetan ere pipitaki bat proposatzen dizuegu: pipitaki papataki nik baitakit gauza bat...xingola-mingola, itzuli-mitzuli, eta beti goiti ari, zer da? Eta bukatzeko Luzaideko atsotitza: Andredena martxoko, behia larrean aseko: Erramu egunerako zezena da beldurxko