Nire aitaren etxea defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta be...
Gaur maiatzaren bata ospatuko da mundu osoan. Ospakizunaren sorburua 1886ko maiatzaren bata da, egun hartan greba orokorra izan baitzen Amerikako Estatu Batuetan 18 ordu eta gehiagoko lanaldia gaitzesteko eta zortzi orduko lanaldia aldarrikatzeko. Iraultzaren epizentroa Chicago izan zen, inmigrazio-tasa altuko hiria -errusiarrak, poloniarrak, irlandarrak, alemaniarrak eta frantsesak-. Proposatutako lanaldia, aldiz, begi txarrez ikusi zen eta poliziaren errepresio oldarkorraren balek grebalari ugari hil zituen. Kaosaren erdian, ustez poliziaren aurkako bonba batek leher egin zuen. Po...
Euskal Herria,Erresistentzia baten historia Gure erresuma nafarrak 778. urteko gertakari bat izan zuen aitzindari, urte horretan Karlomagno emperadorearen armadak, Zragozako musulmanei eraso egitetik zetorrela, Iruñeko harresiak suntsitu bait zituen. Horren eraginez inguruko euskaldun guztiak batu egin ziren, armada erasotzaile indartsua zigortzearren. Euskaldunek Orreagan armadaren atzekaldea deuseztea lortu zuten, eta baita Errolan, emperadorearen ordekoa, hil ere. Euskal Herriaren Historia instituzionala honela hasi zen, era...
«Bergarakoa naiz eta oso Bergarakoa. Bergara dut bihotzean eta buruan nahiz eta 40 urte hauetan handik kanpora bizi»" esan digu Telesforok. 1904ko abenduaren lehenean jaio zen Telesforo. Bere arbaso guztiak bezalaxe Olaso dorrean jaio zen. Gipuzkoaren ordezkari izan zen Madrilgo Gortean eta Euzkadiko Gobernuko ministro. Donibane Lohitzunen bizi da eta bere etxea 'euskal etxe' bilakatu da. Harrera gozoa eta alaia egin digu Telesforok. «Hara nik hitz emana dut askatasunik ez den lekuan ez dudala idatziko. Beste batzuk ere etorri zaizkit elkarrizketa bat egin nahirik, baina ezezko...
Ba al zenekien? Oi!-a punkaren adarkatze edo azpi-mota musikala da, honek jasan zuen bultzada komertzialari aurre egiteko sorkuntza alternatibo bezala jaikiz, mugimenduaren sustraiak berpizteko asmoz. 1977an Ingalaterran jaioa, partaideen jatorri langilea bereizgarritzat hartuz, hasieran ez zuen eduki politiko finko bat zehaztu eta hobe esanda langilego klasearen gazte ingelesen eta jamaikako gazte etorkinen artean harremanak sendotzeko joera hartu zuen. 1977. urtearen bukaeran, iturburuko eztandaren ostean, mugimenduaren jatorri ispiritu zirikatzailearekin bat zerikusirik ez zuen moda bat...
Maitasuna ederrena ba da zergatik hortaz iluntzian askatasunarekin larrutan? Maitale arriskutsuegia da hortik ibiltzeko kontutan. Ez zeok bueltarik eman behar jazo behar dena jazo data ez da inor onik denentzat nork ez du maite askatasuna nahiz ta leher dedin esku artean? ezin zaitut begira gehiegi da ilotza karraxika etengabian estatuari gerra, gerra beti pakean utzi arte, utzi arte. Pakean utzi arte, utzi arte. Pakean utzi arte, pakean utzi arte....... "AGUR ETA OHORE EUSKO GUDARIAK GARAIPENEAN ELKARTUKO GARA"