“Cockney Rejects, Oi! Oi! Oi!” Punk rockaren azpiatal bat bataiatu zuen abestia.

herriaren_indarra 1456135356024 GAZTERIA GOGOR ETA TINKO! | 2007-03-06 23:13

Ba al zenekien?

Oi!-a punkaren adarkatze edo azpi-mota musikala da, honek jasan zuen bultzada komertzialari aurre egiteko sorkuntza alternatibo bezala jaikiz, mugimenduaren sustraiak berpizteko asmoz. 1977an Ingalaterran jaioa, partaideen jatorri langilea bereizgarritzat hartuz, hasieran ez zuen eduki politiko finko bat zehaztu eta hobe esanda langilego klasearen gazte ingelesen eta jamaikako gazte etorkinen artean harremanak sendotzeko joera hartu zuen.

1977. urtearen bukaeran, iturburuko eztandaren ostean, mugimenduaren jatorri ispiritu zirikatzailearekin bat zerikusirik ez zuen moda batera desbideratu zen punka.Gaur egunean  Oi! ezizenez deritzona, lehen street-punk edo reality-punk legez ezagutua,  punk gazteen sustapenaz jaio egingo da, batez ere langile auzoetako kaxkamotzena, joera bien kultura bat-eginez.Haren letretan honetaz hitz egiten da; dibertsioa, izate harrotasuna eta eguneroko arazoak, hala nola, erreprezio poliziala, langileriaren arazoak, etab.

Punk eta Kaxkamotzen jarraitzaile askok politizatuko dira militantzia aktiboa hartuz bai ultra-eskuinean (National Front-ak bereganatzeko manipulazio eta inposizio politika ustela dela medio) eta bai ezkerrean, ondoren erakunde antifaxistak, komunistak, anarkistak sortuz, mundu osoan antolakuntza nagusiagoa izan zutenak adibidez, RASH (Red & Anarchist Skin Head) eta arrazismoaren kontrakoak, SHARP (SkinHeads Againts Racial Prejudice). Ultra-eskuinean aldiz, Hammerskins edo Blood & Honour bezalako taldeak  sortu ziren, azken hau Skrewdriver taldearen abeslari eta liderra, Ian Stuartek bideratutakoa. Salbuespen gutxi batzuk izan ezik berezko taldeek ez zuten inongo ideologia arrazistarik mugimenduaren eragin beltzen (jamaikakoak nagusiki) gaitik.

 1982. urtean Gary Bushell musika kazetaria Oi! terminoa irarri egiten du mugimendu hau izendatzeko, Cockney Rejects taldearen kanta baten izenburuan oinarritzen da garai hartan izen honekin ezagutua izan zena ere,

"Oi!Oi!Oi!"

                                                                       Jon.Harrow´s.


Utzi iruzkina: