euskal-herria-erresistentzia-baten-historia

herriaren_indarra 1456135356024 GAZTERIA GOGOR ETA TINKO! | 2007-04-23 11:34

           Euskal Herria,
Erresistentzia baten historia

Gure erresuma nafarrak 778. urteko gertakari bat izan zuen aitzindari, urte horretan Karlomagno emperadorearen armadak, Zragozako musulmanei eraso egitetik zetorrela, Iruñeko harresiak suntsitu bait zituen. Horren eraginez inguruko euskaldun guztiak batu egin ziren, armada erasotzaile indartsua zigortzearren. Euskaldunek Orreagan armadaren atzekaldea deuseztea lortu zuten, eta baita Errolan, emperadorearen ordekoa, hil ere. Euskal Herriaren Historia instituzionala honela hasi zen, eraso baten aurkako herri altxamendu batez, errepresioaren aurkako ekintza erraldoi batez.

 

            La Chanson de Roland poema epikoak (literatura frantseseko lehendabiziko lan importantea eta espainolezko Cantar de Mio Cidaren parekoa, biak ere XII.mendekoak), modu okerrean musulmanei eragotzi zien erasoaren erantzunkizuna, eta horrek gure ondoko Historia ofizialen ohizkoak izango diren bi ezaugarri erakusten dizkigu: bata, ez dagoela Euskal Herririk; eta bestea, unean uneko armada zapaltzaileak bere gustora erabat moldatuko dituela gertakari historikoak.

 


Nafarroako Erresuma       

 

Hitz bitan, esan genezake antzineko auskaldunak erromatarrekin ongi samar moldatzen zirela, gotuekin gaizki eta arabiarrekin ongi berriro.

 

Iruñeako Erresuma IX. Mendearen hasieran sortu zen eta X.aren bukaeran Iruñea eta Najerako Erresuma deitura berria hartu zuen. Gerokoa da Nafarroako Erresumaren jaiotza, eta XVI. Mende hasiera arte ere independentzia mantendu zuen.

 

            Arabiarren ostean penintsula iberiarrean sortutako erresuma kristauetatik lehenetakoa izan zenez, Nafarroako Erresuma ez zen ingurukoak bezainbat hedatu. Aragoa eta Gaztelako erresumak, gaztelania bera bezalaxe, Nafarroaren mugetan jaio ziren, eta bera ez hedatzeari etekina ateratzen jakin zuten. Nafarroaren beheraldia eta Gaztelaren gorakada dela medio, XII. eta XIV. mendeetan  batipat, Euskal Herriko mendebaldeko lurraldeei, gaurko Baskongadei, erakarriagoa izango zaie gaztelarrekin lotzea, nafarrekin baino.


            Errege-erregina Katolikoek gauzaturiko Gaztela eta Aragoaren arteko batasuna, Nafarroako konkistaren atarikoa izan zen. 1512.an Albako Dukearen gudalosteek, Cisneros kardinalaren erginpean, Foixko Katalina erregina eta Albret-eko Joan errege nafarrak kanporatu egin zituzten, sekula aski argitu ez den Aita Santuaren bulda bat oinarritzat hartuz.

 

            Konkistak iraungo zituen hurrengo hamar urteetan, Nafarroako independentziaren aldeko zenbait saio izan ziren. 1521.eko azkenekoan, lurralde osoa berreskuratu zen. Villalarren komunariei irabazi ondoren, armada espainarrak Nafarroaren kontra metatu zituen indar guztiak. Noaingo gudaldiaren bidez ekainaren 30ean erabat garaitu zituzten nafarrak eta beren aliatuak, eta milaka pertsona hil.

 

            Hala ere, nafar talde batek –San Frantzisko Xabierren anaia batzuk tartean- Amaiurko gaztelua hartu eta bertan espainarrei aurre egin zien, urtebete beranduago amore eman arte. Gaztelu hau, Nafarroako beste gotorleku ugari bezala, erraustua izan zen, eta aurrerantzean nafarren azken erresistentziaren sinboloa izanen zen. Nafar lurren kokagune estrategikoagatik, hurrengo hiru mendeetan armadak ez zuen bertako koarteletatik aldegingo.

 

            Koroa espainarrak Nafarroa hain berandu bereganatze honi buruz, hiru xehetasun dira aipatzekoak. Lehena, aski gogoan izan ohi ez dena, espainarrek Amerikako lurralde batzuk baino beranduago eskuratu zutela Nafarroa. Bigarrena, konkistak funtsean dinastia aldaketa besterik ez zuela ekarri; foru egitura ia bere hartan gorde zuen Nafarroak, berezko lege, muga, moneta eta Gorteak barne, Hego Euskal Herriko beste hiru probintziek bezalaxe, eta horrek etengabeko gatazka sortuko zituen Espainiako batze prozesu luzean.

           

            Azkenik, kontuan hartu behar da Errege-erregina Katolikoek Nafarroak konkistatzea, Kontrarreforma eta Inkisizioaren garaipena ere izan zela. Gorte nafarra izugarri tolerantea izan zen eta XVI. mendea bukatu bitarteko urteetan kultura, erlijio eta politikazko irekitasun eredua izan zen, espainarrek konkistatu gabeko nafar lurralde kontinentalean; erresuma zati horretan letrek eta zientziek gorakada izugarria ezagutu zuten eta euskarazko lehen liburuak orduantxe argitaratu ziren.


Utzi iruzkina: