David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak bart goizean egindako hitzaldian adierazi zuenez, 2017an erreferendum bat proposatuko du Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitu behar duen edo ez erabaki dezan. Nola ez, ideia horrek hautsak harrotu ditu Erresuma Batuan zein Europa guztian.Erresuma Batuak harreman gazi-gozoa izan du betidanik Europar Batasunarekin. Kontuan izanda EBren haziak Frantzia eta Alemaniaren (nagusiki) arteko harremanaren fruituak direla hasieratik, Londresetik mesfidantzaz begiratu izan zaio gehienetan. II. Mundu Gerraren ondoren europar lankidetzaren bultzatzail...


Erresuma Batuan hauteskunde osteko negoziazioetan darraite oraindik. Aurreko barikuan bertan kontserbadore eta liberal demokraten arteko elkarrizketak hasi ziren, baina, aldi berean, alderdi liberal demokratako kideak laboristekin ere negoziatzen ari dira. Kontua ez da uste bezain erraza; liberalak zatituta daude gai honetan. Hala, beraietako batzuek (Eskoziako gehienek adibidez) ez dute ontzat ematen kontserbadoreekin akordioa lortzea. Alderdiko sektore eskuindarrenak aldiz (Nick Clegg burua hor tartean legoke) ez omen du laboristekin gobernu aurrerakoia egiterik nahi.Sorpresa izan zen atz...


Erresuma Batuko boto zenbaketa amaituta (eserleku bat falta da, baina hautagai baten heriotza dela eta maiatzaren 27ra arte atzeratu dute) emaitzak ezagutzen ditugu. Atzo gaueko lehen inkestek ziotenaren haritik, honela geratu dira alderdi nagusiak:kontserbadoreak izan dira garaile, bai botoetan (%36,1) baita eserlekuetan ere (306 eserleku). Gehiengo absolutua lortzeko 20 eserlekuren faltan. laboristak bigarren, botoen %29a eta 258 eserleku lortuta; liberal demokratak hirugarren, uste zena baino emaitza kaxkarragoekin, botoen %23 eta 57 eserleku.Hortik aparte, Eskozia eta Galesko abert...


Aspaldian blog honetan ezer idatzi gabe, gaurko eguna baliatu nahiko nuke Erresuma Batuan (United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland) gaur egingo diren hauteskundeei buruz gogoeta txiki bat egiteko.Britainia Handian eta Ipar Irlandan, orotara, 650 diputatu hautatuko dituzte. Sistemak ez du zerikusirik Hego Euskal Herrian ohituta gauden hauteskunde sistemekin. Britainia Handia eta Ipar Irlanda 650 barruti txikitan banatuta daude (constituencies deitutakoak) eta bakoitzak ordezkari bakar bat bidaltzen du Londresko House of Commons-era (parlamentu britainiarraren hiru adarretatik he...


Nafarroako Gobernuko euskara eta kultura arloko aurrekontuak izan ditut egunotan eskuartean. Eskandalua. %25etik goitiko jaitsiera izanen du Euskarabideak, %21 ingurukoa kulturak.Nafarroako Antzerki Eskolari 60.000 euro jaitsiko diote kopurua; 20.000 (dena, alegia) Bertsozale Elkarteari; 291.000 euskarazko komunikabideei (aurten banatu ez dituzten 300.000 euroak 9.000n utziko dituzte!), 325.000 gutiago abian jarri ez den antzerki sarerako, 110.000 gutiago helduen euskalduntze-alfabetatzearentzat, zituen 60.100 euroak kendu dizkiote Eusko Ikaskuntzari; 200.000 euro gutiago udalei euskararen ...


           Euskal Herria,Erresistentzia baten historia Gure erresuma nafarrak 778. urteko gertakari bat izan zuen aitzindari, urte horretan Karlomagno emperadorearen armadak, Zragozako musulmanei eraso egitetik zetorrela, Iruñeko harresiak suntsitu bait zituen. Horren eraginez inguruko euskaldun guztiak batu egin ziren, armada erasotzaile indartsua zigortzearren. Euskaldunek Orreagan armadaren atzekaldea deuseztea lortu zuten, eta baita Errolan, emperadorearen ordekoa, hil ere. Euskal Herriaren Historia instituzionala honela hasi zen, era...


Azken iruzkinak