Euskara eta kultura ez dira Nafarroako Erresuma

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-11-14 00:37



Nafarroako Gobernuko euskara eta kultura arloko aurrekontuak izan ditut egunotan eskuartean. Eskandalua. %25etik goitiko jaitsiera izanen du Euskarabideak, %21 ingurukoa kulturak.

Nafarroako Antzerki Eskolari 60.000 euro jaitsiko diote kopurua; 20.000 (dena, alegia) Bertsozale Elkarteari; 291.000 euskarazko komunikabideei (aurten banatu ez dituzten 300.000 euroak 9.000n utziko dituzte!), 325.000 gutiago abian jarri ez den antzerki sarerako, 110.000 gutiago helduen euskalduntze-alfabetatzearentzat, zituen 60.100 euroak kendu dizkiote Eusko Ikaskuntzari; 200.000 euro gutiago udalei euskararen sustapenerako...

Zerrenda hain luzea da, amaigabea dela kasik. Baina gaur, Nafarroako Parlamentuan galdera egin du NaBaik: Sadar futbolzelaiari "Reyno de Navarra" (y hortera hori eta guzti!) izena aldatzeko akordioa bukatzear dela, zein asmo du Nafarroako Gobernuak? Erantzuna argia izan da. Pozik daude akordioarekin, eta negoziazioei ekin diete. 4,5 milioi euro emanen dizkiote Osasunari futbolzelaiak izena mantendu dezan, hiru urtetan zehar! Krisiagatik euskarak eta kulturak estutu behar dute, ez ordea futbolak, ustelkeriak eta xahuketak!

Merezi ditugun agintariak ditugu!

Osasuna eurentzat, guretzat ez baitago egunonik ere komunitate honetan!


Utzi iruzkina: