Izena duen oro da

Uskara Bortuetako AEKn


Elurra ari du Nafarroako Pirinioan, elur maluta ederrak belagiak xuritzen ari da.Ortzegunetik-ortziralera heldu ze Korrika eskualdera eta Aurizberri inguruan elurra egin zue. Baina, sekulakoa izan da, goizeko ordu txikietan 83 urteko Patrizia Elizondo uskara ikasleak,  lekukoa hartu duenean, oinez egin ditu metro anitz, lekukoa utzi duenean aldiz korrika hasi da! Ondoan zituen bertze AEK-ko Orbaitzetako 4 ikasle eta Jaurrietatik zetozen hainbat pertsona ere.Iruñean aldiz, euria, urduritasuna, lana izan da asteburuan, baina dena primera atera da. Jendetza bildu da uskararen alde, bai pa...


Martxan da korrikako webgunea.HELDU USKARARI!


Atzo abiatu ze Korrika15 Karrantzatik. Nafarroako Pirinioan aldiz asteburu honetan ekitaldi hauek ditugu (elurrik egiten ez badu!):Ortziralean, Erronkariko Errotan arratsaldeko 20:00etan KORRIKA aurkezpena. Larunbatean, Zaraitzu ibarrean, Otsagin, Karrika-Korrika Larunbatean, Aezkoa, Oroz-Betelu eta Auritzen Karrika-Korrika. Donostiako Altza auzoko Harri Berri-Oleta ikastetxea.


Eskualdeko KORRIKA15 batzordeak antolatuta, larunbatean Aurizberriko NOREKIN DANTZA taldeak kontzertua eskaini zuen, oso ona. Hasieran jende gutti izan arren, erreposki-erreposki jende anitz gerturatu ze.


Hainbat hilabeteko isilunearen ostean...gen gira berriro. Korrika15 hasteko 9 egun falta dira! Urduritasuna, korrika egiteko gogoa, lan asko egiteko...uskarak behar gaitu! Larunbat honetan, gaueko 12:00etan "NOREKIN DANTZA" taldeak kontzertua eskainiko du Garraldako ERROTABERRI tabernan.


Primadarekin batra aste santua iritsi zaigu eta aste santuareki batra jendea. Gure bizimodua isila da, eta egun gauetan kotxeak, jendea...nonahi eta uskara ere bai. Iratiz gozatzera datorren jende gehiena uskalduna da eta gorrek gure bazter guzietan nabaritzen da. Ze poza Garraldako izkin gehienetatik uskara ahoz aho! Ze poza gure bortuak aspaldiko hizkuntzaz blai somatzea! Orai atratzeko ordua da, entzutra, elekatzera eta bizitzera...negua oso luzea izan baita!


Aspaldian deus idatzi gabe geunden...gaur, eguraldi ederra dugulakotz edo, animatu gira. Udaberria ere gerturatzen ari da mendialdera, pagoak loratzen, pipirripiak esnatzen eta Ortzanzurieta edo Adi bezalako tontorretan elur pittin bat, zoragarria!! Eta hau guztia kontatzen dugun bitartean, Blogen inguruko berriak entzuten ari gira www.irratia.com bidez...zer nolako bideak irekitzen ari diren web 2.0 bidez...podcast-a, Rss-ak, sortzeko aukera, edonork edozer sortzeko aukera edonondik!!! Mendialdetik beraz adi jarraitzen ditugu horrelako albisteak, hezkuntzan txertatzeko baliabide berri hau...


Xakin nahi balin baduzue nola entzun Irulegi irratia edota Gure irratia behekoari kasu egin. Lehenbizi bilatu www.tv-radio.com , gero beitian, pantaila batean dago "écouter nos clients", beitiago "radio" hitza jo, eta zerrenda handi bat agertuko da, hamaika irratikin, hortxe daude Irulegi eta Gure Irratia. Aste honetan ere pipitaki bat proposatzen dizuegu: pipitaki papataki nik baitakit gauza bat...xingola-mingola, itzuli-mitzuli, eta beti goiti ari, zer da? Eta bukatzeko Luzaideko atsotitza: Andredena martxoko, behia larrean aseko: Erramu egunerako zezena da beldurxko  


Oraingoan hitz jolas bat proposatzen dizuegu, gen aurkituko duzue. Gure eskualdea hobeto ezagutzeko, ipuin labur bat irakurtzeko aukera duzue. "Abaurrepeko Iruilea" Artsez iruiten ari zela emazteki bat karrikara atra ze. Ez itzultzen. Gan ziren lagunak berantetsirik garen bila atra zire. Umanzondo deitzen den erreka bateraino gola elegatu zire. Gan etzute ez haririk ez ardaizik ez iruilerik ikusten ta gala ezkondu zute eilalamiak ermanzuela.        


basoilarra 1456131380850

Blog hau gure ikasleekin harremanak indartzeko sortu dugu.Irakaskuntza prozesuaren euskarri izatea gustatuko litzaiguke eta bide batez gure eskualdeko berriak eskaini.