Heldu da Korrika Iruñera
Elurra ari du Nafarroako Pirinioan, elur maluta ederrak belagiak xuritzen ari da.Ortzegunetik-ortziralera heldu ze Korrika eskualdera eta Aurizberri inguruan elurra egin zue.
Baina, sekulakoa izan da, goizeko ordu txikietan 83 urteko Patrizia Elizondo uskara ikasleak, lekukoa hartu duenean, oinez egin ditu metro anitz, lekukoa utzi duenean aldiz korrika hasi da! Ondoan zituen bertze AEK-ko Orbaitzetako 4 ikasle eta Jaurrietatik zetozen hainbat pertsona ere.
Iruñean aldiz, euria, urduritasuna, lana izan da asteburuan, baina dena primera atera da. Jendetza bildu da uskararen alde, bai parrandan eta baita festan ere. Eta elurra ari du...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: