Elurra ari du Nafarroako Pirinioan, elur maluta ederrak belagiak xuritzen ari da.Ortzegunetik-ortziralera heldu ze Korrika eskualdera eta Aurizberri inguruan elurra egin zue. Baina, sekulakoa izan da, goizeko ordu txikietan 83 urteko Patrizia Elizondo uskara ikasleak,  lekukoa hartu duenean, oinez egin ditu metro anitz, lekukoa utzi duenean aldiz korrika hasi da! Ondoan zituen bertze AEK-ko Orbaitzetako 4 ikasle eta Jaurrietatik zetozen hainbat pertsona ere.Iruñean aldiz, euria, urduritasuna, lana izan da asteburuan, baina dena primera atera da. Jendetza bildu da uskararen alde, bai pa...


Eskerrik asko Belen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-03-27 09:47

Atzo pasatu zen Korrika Txorierritik. Derion korritu egin nuen kilometro bat, euripean eta jende askorekin (ordua eta euria kontuan hartuz). Kilometroa amaitu eta kotxera. Eta handik Larrabetzura, Artola ondoko markesinara. Txorierriko azken kilometrora. Pankarta kotxetik atera, lorak, dantzariak, organizazioko furgona lotu, 200 pertsona baino gehiago zain, ...Belen Gana, Txorierriko AEKko arduraduna, AEKko beteranoa, beterano-beteranoa. 30 urte Txorierri euskalduntzen eta alfabetatzen. Korrika honetan emakumeei omenaldia egin behar zitzaien. Hori dela eta, Txorierriko batzuei okurritu zitz...


Atzo abiatu ze Korrika15 Karrantzatik. Nafarroako Pirinioan aldiz asteburu honetan ekitaldi hauek ditugu (elurrik egiten ez badu!):Ortziralean, Erronkariko Errotan arratsaldeko 20:00etan KORRIKA aurkezpena. Larunbatean, Zaraitzu ibarrean, Otsagin, Karrika-Korrika Larunbatean, Aezkoa, Oroz-Betelu eta Auritzen Karrika-Korrika. Donostiako Altza auzoko Harri Berri-Oleta ikastetxea.


Eskualdeko KORRIKA15 batzordeak antolatuta, larunbatean Aurizberriko NOREKIN DANTZA taldeak kontzertua eskaini zuen, oso ona. Hasieran jende gutti izan arren, erreposki-erreposki jende anitz gerturatu ze.


Hainbat hilabeteko isilunearen ostean...gen gira berriro. Korrika15 hasteko 9 egun falta dira! Urduritasuna, korrika egiteko gogoa, lan asko egiteko...uskarak behar gaitu! Larunbat honetan, gaueko 12:00etan "NOREKIN DANTZA" taldeak kontzertua eskainiko du Garraldako ERROTABERRI tabernan.