Udaberria usaintzen...
Aspaldian deus idatzi gabe geunden...gaur, eguraldi ederra dugulakotz edo, animatu gira. Udaberria ere gerturatzen ari da mendialdera, pagoak loratzen, pipirripiak esnatzen eta Ortzanzurieta edo Adi bezalako tontorretan elur pittin bat, zoragarria!!
Eta hau guztia kontatzen dugun bitartean, Blogen inguruko berriak entzuten ari gira www.irratia.com bidez...zer nolako bideak irekitzen ari diren web 2.0 bidez...podcast-a, Rss-ak, sortzeko aukera, edonork edozer sortzeko aukera edonondik!!! Mendialdetik beraz adi jarraitzen ditugu horrelako albisteak, hezkuntzan txertatzeko baliabide berri hauek. Oporren ostean ea urrats berriak emateko gai garen.
Iruzkinak
ptx 2006-04-12 21:41 #1
Zuek irratia entzuten duzuen bitartean, gu gen ari gara uskara ikasten. Bortuan edo kalean, baserrian edo Irati errekaren magalean.. uskara aditzen den tokian, beti egonen da uskaldun bat ondoan. Aditzeko eta berba egiteko prest.

Blog hau aurkikuntza ederra izan da niretzat. Eta ostatuetan topatzen ez dudan uskara, irakurriko ahalko dut orai hemen.

Mila esker beraz, eta basoilarrak jarrai beza kantari... Iratiko basoan.

Utzi iruzkina: