Kategoria: euskaltegia
Lazkao Euskal Herrian dago. Ez da guk nahi genukeen bezain euskalduna, baina askok hitz egiten dute euskaraz.
Azken afaria giro goxo-goxoan pasatu genuen, ezta hala? Ikasturtea ongi-ongi akitu eta heldu den urrirako indarrak hartu, Solaslaguna egitasmoa aitzinerat doa eta ez gaituzte geldituko!! Batzuk argazkian atera nahi ez eta bertze batzuk berriz, objektiboaren bila!! Hau da hau taldea!! Aupa zuek!!
Konturatu zarete? Dagoeneko etorri zaigu udaberria euskaltegira! inon baino lehenago, izan ere landarez bete ditugu klaseak, sarrera eta auto-ikaskuntza gela. Zer, gustuko duzue?Hona hemen fikusa:Hemen sarrerakoak:Irakasle gelako kentia:Eta auto-ikaskuntzako juka:Potos-ei ez diegu argazkirik atera, baina klasean denok dauzkazue bistan. Ederrak, ezta?
Eibarko Udal Euskaltegikoek blog berri bat martxan jarri dute, Gabon bloga izenekoa. Blogan argazkiak jartzen ari dira, ea jendeak argazkiei buruz ze iritziak botatzen dituen. Hala ere , horrelako izenarekin badirudi Bloga festetarako bakarrik abiatu dutela. Espero dut horrela ez izatea, eta blogosferan orain eta denbora luzean ere parte har dezatela
Ingelesa Bilbo Zaharra euskaltegian IC Idiomas eta Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik aukera paregabea duzu ingeles ikastaroak egin ahal izateko zure etxetik gertu, Bilboko Alde Zaharrean*, hain zuzen ere. Irakasleak adituak eta esperientzia handikoak izango dira, eta metodologia, berriz, punta-puntakoa eta ikasteko eraginkorra. Kalitatea izango duzu oinarri. HAURRENTZAKO IKASTAROAK (6-15 urte) Irailaren 17tik ekainaren 19ra 3 ordu asteko, bi egunetan 16:30-18:00 / 18:00-19:30 GAZTETXO ETA HELDUENTZAKO IKASTAR...
Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 21ean ELKARLAN euskaltegiok ( Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala) euskara ikasi duten eta ikasten ari diren guztiei zorionak eta eskerrak emateko euskara ikasleen jaia antolatu dugu ekainaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian, 19:30. Emandako pausoa ospatu, aurrean ditugunak txalotu eta euskaldunok osatzen dugun komunitatera ongietorria emateko, jai ekitaldia antolatu dugu: Bertsolariak Antzerkia Kantariak Testigantza Euskalduna agiriaren banaketa Aurreskua Luntxa Erromeria Zatoz gurekin ospatzera!
Udarekin batera, esku artean dugu, labetik atera berri, Bilbo Zaharra euskaltegiaren BARRA-BARRA aldizkariaren 13. zenbakia. Eduki freskagarriz beterik iritsi zaigu udako ale hau: Afrikako bizipenak kontatuko dizkigu Amaia Untzueta ikasleak, Garapenerako lankidetzan sei urte eman ondoren kontinente beltzean. Dolores errusiarra dugu, ama Bilbotik atzerriratutako "gerrako umea". Euskal Herrira itzultzearen arrazoiez mintzatuko zaigu. Klima aldaketaz jardungo zaigu Andoni Llosa. Joseba Zulaikaren artikulua: Lauaxeta, Etxebarrieta, Yoyes. Sujetu Abertzalearen Bidegurutzeak. Maiatzean ...
Hauxe da Nafarroatik egingo dugun ibilbidea: tagzaniapasteNafarroara irteera map - Tagzania
Ekainaren lehenengo asteburuan, 2 eta 3, Nafarroara goaz! Antolatu dugun irteeran parte hartzeko izena eman dezazun gonbidapena luzatzen dizuegu Bilbo Zaharra euskaltegitik. Bi egunetan zehar hamaika leku zoragarritan barrena ibiliko gara: Irunberriko arroila, Isaba, Otxagabia, Iratiko oihana... Plan bikaina prestatu dugu: 1. Eguna-Ibilbidea: BILBO, IRUÑEA, IRUÑEA, IRUNBERRIKO ARROILA, ISABA Bertan egingo dugu lo: Bungalowetan 2. Eguna-Ibilbidea: ISABA, OTXAGABIA, IRATIKO OIHANA Iluntzean etxera. Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 25, ostirala ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA! tagz...
Kaixo! Udabarri betean gauden honetan gure euskaltegiko hormak ere kolorez jantziko ditugu. KOLOREAK izeneko argazki erakusteta antolatuko dugu pasiloetan zehar. Argazkiak IBARREKO FOTO CLUB talde bilbotareko kideek ateratakoak ditugu. Astekehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara.
Kaixo! Badakizunez, euskal kulturaren ajeen inguruan gabiltza aspaldion. Gai nagusi hori jorratzeko, idazle asko ari dira pasatzen gure elkargunetik. Eta idazle horien iritziak oihartzun handia ari dira edukitzen, hala komunikabideetan nola gizartean, oro har. Eta guk horixe nahi, kezkak haizatu alegia, erresonantzia kutxarena eginez. Ez dugu hemen Joseba Zulaikaren merituen zerrenda egingo. Nahikoa bedi esatea, liburu mordo bat argitaratu dituela eta ...
Etiketa berri bat dugu: "Irrintzi euskaltegia barrutik", ezagutu Irrintzi Euskaltegia!!!!13 urte dituen euskaltegi honetan zer egiten dugun, zer dagoen, nortzuk garen, ... Eta etiketa berri honetan galdera bat botako dut, Irrintziko guztiok parte har dezagun eta horrela Irrintzi hobeki ezagut dezazuen. Zer egiten dugu Irrintzi Euskaltegian? Ni hasiko naiz: Irrintzin lehenik eta behin, ederki pasatzen dugu, urtero, adibidez, Gipuzkoako sagardotegi batera joaten gara (aurten, gainera Astigarrako sagardoetxea bisitatu genuen eta sagardo desberdinak dastatu genituen), Zer gehiago egiten ...
Meatzaldeko AEKko euskaltegiek aurten ere hitzen munduari ateak zabaldu dizkiote. Izkribuen lehiaketa izango da aurten proposatutakoa. Aurreko urteen Narrazio lehiaketa zena, aurten zabaldu eta izenburuak berak esaten duen bezala, edozein izkribu onartuko da. Hau da, narrazio, ipuintxo, poema, bizipen... Hauxek dira, beraz, lehiaketan parte hartzeko jakin beharrekoak: BALDINTZAK: · Nork har dezake parte? - Meatzaldeko, hots, Abanto- Zierbena, Muskiz, Urtuella eta Trapagako ud...
Makina bat prestakizunen ondoren, atzoko partez Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak hitzaldi-solasaldia izan zuen Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleekin batera. Gure interbentzioa "hitzaldi" klasikoen formatora mugatu nahi ez genuelarik, eta kontuan izanda, euskara ikasleak zirela gure entzulegoa, AHTaren inguruko Egia-Gezurra esaldi joku bat prestatu genuen eta aurreko egunean eztabaidatu zuten ikasleek beraien klasean. Ondoren, solasaldian galderen erantzun zuzenak eztabaidatu ditugu. Ikasleek ematen genituen azalpenak jarraitzerakoan erreferentziak izan zit...
Duela aste pare bat Beasaingo Udal Euskaltegiko lagunekin AHTaren inguruko hitzaldi bat 2. mailako eta EGA mailako ikasleekin antolatzekotan geratu ginen. Agendak elkarrekin adostu ondoren, gaurko eguna, otsailaren 28a, jarri genuen data egokitzat bezala. Jarraitu dugun metodologia ez da hitzaldi bat ematen denean erabili duguna. 35 galderaz osatutako txostentxo bat pasatu diegu aurrez ikasleek beraien artean klasean eztabaidatu dezaten eta bihar erantzun...
Ostiralez arratsaldeko 20:00etan Berbalagun egitasmoaren aurkezpena izango dugu Matxintxu euskaltegian, sorpresa, askari eta guzti. Jada izena eman dutenentzako, oraindik izena emateko dutenentzako, berbaizukideentzako, berbalapikoentzako, hiztunentzako, ixilentzako, aek-kideentzako, euskaltzaleentzako, ikasleentzako, jubilatuentzako... zu ere Berbalagun!
Euskara ikasi nahi baduzu, Basaurin aurki dezakezu leku on bat. Urbi auzoan dago, gartzelaren ondoan; beraz, ondo portatu!!Klasera piper eginez gero, hara bidaliko zaituzte! Txantxaz aparte, hemen gustura egongo zara. Batzuetan, klaseak gogor samarrak izan daitezke, batez ere, trinko bat egiten ari zarenean. Hala ere, irakasleek iradokizunak onartzen dituzte, bestela haiek ere aspertzen dira eta. Adibidez: blog hau egitea!!! Beste alde batetik, ia hilabetero afaria egiten dugu, urratsa amaitu dugula ospatzeko. Datorren hilabetean, ekainean, ikastaro bukaerako afaria egi...