Basauriko Udal Euskaltegia

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-06-01 12:52
3

Euskara ikasi nahi baduzu, Basaurin aurki dezakezu leku on bat.

Urbi auzoan dago, gartzelaren ondoan; beraz, ondo portatu!!Klasera piper eginez gero, hara bidaliko zaituzte!

Txantxaz aparte, hemen gustura egongo zara. Batzuetan, klaseak  gogor samarrak izan daitezke, batez ere, trinko bat egiten ari zarenean. Hala ere, irakasleek iradokizunak onartzen dituzte, bestela haiek ere aspertzen dira eta. Adibidez: blog hau egitea!!!

Beste alde batetik, ia hilabetero afaria egiten dugu, urratsa amaitu dugula ospatzeko. Datorren hilabetean, ekainean, ikastaro bukaerako afaria egingo dugu. Oraindik ez dakigu nora joan, beraz, iradokizunak onartzen ditugu.

Hurrengora arte!!!

Euskaraz bizi

Euskaraz bizi 2006-06-01 19:28 #1

Zer dela tea Itsaspepinoak izena? Azaldu ahal duzue?

2006-06-05 12:56 #2

Gora itsaspepinoak!

Gora itsaspepinoak! 2006-06-06 18:03 #3

<p>Atzo zuen inguruan "infiltratu" nintzen baina oraindik ez dakit itsaspepinoa izatea zer den.</p>

<p>Baina badaezpada, GORA ITSASPEPINOAK!!!</p>

<p>jaso ezazue agur bero bat.</p>


Utzi iruzkina: