Joseba Zulaikaren hitzaldia

bilbozaharra 1456131646024 BILBO ZAHARRA | 2007-05-08 17:22

             Kaixo! Badakizunez, euskal kulturaren ajeen inguruan gabiltza aspaldion. Gai nagusi hori jorratzeko, idazle asko ari dira pasatzen gure elkargunetik. Eta idazle horien iritziak oihartzun handia ari dira edukitzen, hala komunikabideetan nola gizartean, oro har. Eta guk horixe nahi, kezkak haizatu alegia, erresonantzia kutxarena eginez.

            Ez dugu hemen Joseba Zulaikaren merituen zerrenda egingo. Nahikoa bedi esatea, liburu mordo bat argitaratu dituela eta euskalgintzako erreferentzia garrantzitsu bihurtu dela.

 

Joseba Zulaika

 

            Beti esaten dugun bezala, hitzaldia benetan onuragarri gerta dadin, zuri laguntza eskatu beharrean aurkitzen gara. Izan ere, Joseba Zulaika Bilbora ekartzearekin, lanaren erdia baino ez dugu betetzen. Zein da falta den beste erdia? Bada, hitzaldia ondo ateratzea, eta horretarako ezinbestekoa da hizlariari galdera mamitsuak egitea. Horretarako behar zaitugu zu.

            Nola bideratu zure parte hartzea? Bi aukera duzu. Bata, zu hitzaldian bertan hizlariarekin aurrez aurre aritzea. Bestea, zuk aldez aurretik zure kezka guri adierazi, eta guk hitzaldian hizlariari luzatzea. Korreo elektronikoak asko errazten du kontua. Guri berdin zaigu zein bide aukeratzen duzun. Inporta duena zure parte hartzea da. Zure aportazioen zain gaituzu. Bien bitartean, ondo segi.

EGUNA: MAIATZAK 10

LEKUA: EUSKALTZAINDIAREN EGOITZA

ORDUA: 19:30


Utzi iruzkina: