MEATZALDEKO V. IZKRIBUEN LEHIAKETA 2007
Meatzaldeko AEKko euskaltegiek aurten ere hitzen munduari ateak zabaldu dizkiote.
Izkribuen lehiaketa izango da aurten proposatutakoa.
Aurreko urteen Narrazio lehiaketa zena, aurten zabaldu eta izenburuak berak esaten duen bezala, edozein izkribu onartuko da. Hau da, narrazio, ipuintxo, poema, bizipen... Hauxek dira, beraz, lehiaketan parte hartzeko jakin beharrekoak:
BALDINTZAK:
· Nork har dezake parte? - Meatzaldeko, hots, Abanto- Zierbena, Muskiz, Urtuella eta Trapagako udal-erroldetan erregistraturik agertzen den edonork edota bertoko euskaltegietan edo ikastetxeetan matrikulatuta dagoenak.
· Partaideek 16 urte bete behar dituzte 2007. urtean.
· Gaia – Libre eta euskaraz beti ere. Aurreko urteotan ez bezala, ez da narrazioa izan behar. Partehartzea errazteko asmoz, eskolan egindako idazlanak onartuko dira.
· Hitz kopurua – Narrazioa ez bada, 200etik 300era bitartekoa gomendatzen da. Dena dela, laburragoak eta luzeagoak izan daitezke, baina, gehienez jota, 1.000 hitzekoa izango da.
·
IZKRIBU LEHIAKETA 2007 ANIMATU eta PARTE HARTU! |
· Sari banaketa – Maiatzaren 4an. Ortuellako euskaltegian. Luncha eta jokoak
SARIAK:
LEHIAKETA IREKIA:
Ø Lehenengo saria:
Oroigarria eta liburuak eta diskoak erosteko 300 euroko bonoa
Ø Bigarren saria:
150 euroko bonoa
EUSKALTEGI ETA IKASTETXEETAKO IKASLEEN ARTEKO LEHIAKETA
EUSKALDUNTZE 1. MAILA:
Ø Lehenengo saria:
Oroigarria eta ehun euroko bonoa
Ø Bigarren saria:
50 euroko bonoa
EUSKALDUNTZE 2. MAILA:
Ø Lehenengo saria:
Oroigarria eta ehun euroko bonoa
Ø Bigarren saria:
50 euroko bonoa
EUSKALDUNTZE 3. MAILA:
Ø Lehenengo saria:
Oroigarria eta ehun euroko bonoa
Ø Bigarren saria:
50 euroko bonoa
LANEN EMATEA
· Apirilaren 16a lanak aurkezteko azken eguna izango da. Berauek lehiaketa babesten duten udaletxeetan edo Meatzaldeko edozein euskaltegitan entrega daitezke.
· Lanak udaletxeetan eta euskaltegietan eskura daitezkeen gutunazalen barruan entregatuko dira. Gutunazal hauek itxita aurkeztuko dira eta beraietan egilearen datuak biltzen dituen gutunazal itxia ere sartuko da. Datudun kartazalak, epaimahaiak lan sarituak aukeratutakoan, zabalduko dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: