BARRA-BARRA aldizkariaren 13.zkia kalean!
Udarekin batera, esku artean dugu, labetik atera berri, Bilbo Zaharra euskaltegiaren BARRA-BARRA aldizkariaren 13. zenbakia.
Eduki freskagarriz beterik iritsi zaigu udako ale hau:
- Afrikako bizipenak kontatuko dizkigu Amaia Untzueta ikasleak, Garapenerako lankidetzan sei urte eman ondoren kontinente beltzean.
- Dolores errusiarra dugu, ama Bilbotik atzerriratutako "gerrako umea". Euskal Herrira itzultzearen arrazoiez mintzatuko zaigu.
- Klima aldaketaz jardungo zaigu Andoni Llosa.
- Joseba Zulaikaren artikulua: Lauaxeta, Etxebarrieta, Yoyes. Sujetu Abertzalearen Bidegurutzeak. Maiatzean eskeinitako hitzaldia entzuteko aukera izan genuen Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbo Zaharra Forumen eskutik.
- Beti bezala, Mikelen txokoak ez du huts egiten.
- Argazkiak: Berbaldun: Gorbeiara irteera / Ikasleak / Idazlan lehiketako sari banaketa euskaltegiaren txokoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: