Ingelesa Bilbo Zaharra euskaltegian     IC Idiomas eta Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik aukera paregabea duzu ingeles ikastaroak egin ahal izateko zure etxetik gertu, Bilboko Alde Zaharrean*, hain zuzen ere. Irakasleak adituak eta esperientzia handikoak izango dira, eta metodologia, berriz, punta-puntakoa eta ikasteko eraginkorra. Kalitatea izango duzu oinarri.   HAURRENTZAKO IKASTAROAK (6-15 urte) Irailaren 17tik ekainaren 19ra 3 ordu asteko, bi egunetan         16:30-18:00 / 18:00-19:30   GAZTETXO ETA HELDUENTZAKO IKASTAR...


Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 21ean ELKARLAN euskaltegiok ( Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala) euskara ikasi duten eta ikasten ari diren guztiei zorionak eta eskerrak emateko euskara ikasleen jaia antolatu dugu ekainaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian, 19:30. Emandako pausoa ospatu, aurrean ditugunak txalotu eta euskaldunok osatzen dugun komunitatera ongietorria emateko, jai ekitaldia antolatu dugu: Bertsolariak Antzerkia Kantariak Testigantza Euskalduna agiriaren banaketa Aurreskua Luntxa Erromeria Zatoz gurekin ospatzera!


Udarekin batera, esku artean dugu, labetik atera berri, Bilbo Zaharra euskaltegiaren BARRA-BARRA aldizkariaren 13. zenbakia. Eduki freskagarriz beterik iritsi zaigu udako ale hau: Afrikako bizipenak kontatuko dizkigu Amaia Untzueta ikasleak, Garapenerako lankidetzan sei urte eman ondoren kontinente beltzean. Dolores errusiarra dugu, ama Bilbotik atzerriratutako "gerrako umea". Euskal Herrira itzultzearen arrazoiez mintzatuko zaigu. Klima aldaketaz jardungo zaigu Andoni Llosa. Joseba Zulaikaren artikulua: Lauaxeta, Etxebarrieta, Yoyes. Sujetu Abertzalearen Bidegurutzeak. Maiatzean ...


Hauxe da Nafarroatik egingo dugun ibilbidea:   tagzaniapasteNafarroara irteera map - Tagzania


Ekainaren lehenengo asteburuan, 2 eta 3, Nafarroara goaz! Antolatu dugun irteeran parte hartzeko izena eman dezazun gonbidapena luzatzen dizuegu Bilbo Zaharra euskaltegitik. Bi egunetan zehar hamaika leku zoragarritan barrena ibiliko gara: Irunberriko arroila, Isaba, Otxagabia, Iratiko oihana... Plan bikaina prestatu dugu: 1. Eguna-Ibilbidea: BILBO, IRUÑEA, IRUÑEA, IRUNBERRIKO ARROILA, ISABA Bertan egingo dugu lo: Bungalowetan 2. Eguna-Ibilbidea: ISABA, OTXAGABIA, IRATIKO OIHANA Iluntzean etxera. Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 25, ostirala ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA! tagz...