Kategoria: zaharra
Aurten ere LARUNBLAI martxan jarri da, Burlata, Olazti, Antsoain, Aranguren, Berriozar, Irurtzun eta Zubirin; aisialdi euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea da lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailakoentzat. Haien euskararen erabileran eragiteko programa da larunblai eta honetaz gain, balioetan eragiten duen programa, beti ere ongi pasatzea helburu nagusi izanik!!Izen emate epea zabalik dago oraindik, beraz interesa izan ezkero, deitu Topagunera hurrengo telefonoetara: 948330868 / 678512286 goreti@topagunea.org3blairi buruzko informazio gehiago nahi baduzu klikatu bideoan! Untitled from 3b...
Atzo burutu zen Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin AHT Gelditu Elkarlana koordinakundeak antolatutako mahai-ingurua. Mahai ingurua azkenik -UPN-k Kaldereriako udal aretoan egitea galarazi baitzuen- Hotel Puerta del Camino-n egin zen eta 100 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Eztabaidan Nafarroako parlamentari diren NaBai-ko Txentxo Jimenezek, Bildu-ko Koldo Amezketak eta IU-Ezkerra-ko Marisa Simonek hartu zuten parte. Ez zuten parte-hartu UPN, PSN eta UPN-ek. UPN-ek mahai-inguruan parte-hartzeari uko egunaren bezperan eman zion, arrazoirik eman gabe. PPN aldiz...
AHT Gelditu Elkarlana, quiere denunciar el veto del equipo municipal de UPN al debate sobre el TAV para el próximo miércoles 18 de enero. UPN veta la utilización de la Sala Calderería para dicho debate alegando que el proyecto del TAV es un tema meramente político y por lo tanto no tiene sitio en salas de dependencia municipal.Consideramos que un proyecto de semejante envergadura, como es el TAV, provoca un serie de impactos a nivel social, económico y medioambiental lo suficientemente importantes como para que este proyecto se promueva desde la más completa información y participación soci...
ISEKAKO izen emate epeak: irailaren 26tik urriaren 4a bitarte.LARUNBLAIKO izen emate epeak: irailaren 19tik 27a bitarte.
3Blai, haur eta gazteei zuzendutako asteburuko aisialdi programa bat da, ikasturtean zehar talde iraunkorrak sortzea helburu duena. Larunbat arratsaldetan biltzen dira 16:30etatik, 18:30etara eta era guztietako ekintzak eta tailerrak egiten dituzte: eskulanak,jolas antolatuak, kirola, irteerak, kanpaldiak, beraiek proposatutako ekintzak...Haurrak adinaren arabera banatzen dira eta herri bakoitzean erritmo ezberdinetan garatzen joan den egitasmoa da, herri bakoitzaren behar eta baliabideen arabera.Egitasmoan sartu den herri bakoitzak gurekin kontrastatuta nondik hasi erabaki du:haurrekin (8-...
Aste honetako larunbatean, martxoak 5, eta ohitura legez, Iruñeko karriketara aterako gara, kanta, poztasuna, alaitasuna eta euskal kulturarekin betetzeko.Gainera, Alde Zaharreko inauteriak direnez, jai giro berezian murgilduko gara.Aurtengo gaia "liburutegia" da eta proposatzen digute mozorraturik etortzea.Dena dela, eta beti bezala, eguerdiko 12etan Mercaderes karrikatik abiaturik, hantxe izanen gaituzue.Eta gogoratu kanta berriak, libuxkan daudenak, baino orain arte abestu ez direnak ere emeki-emeki sartuko ditugula.
DAZ elkarteak (Durangoko alde Zaharra) kanpainia bat jarri du martxan usoek sortzen dituzten arazoei aurre egiteko. Kokoteraino daude usoen zirinarekin, eta irtenbideren bat proposatu dute..... Herri askotan dira buruhaustea usoak. Zuen ustez, zein da irtenbidea? Benetako arazoa da? Usoak politak dira eta kontserbatu behar dira? Ala arratoi-hegalariak baino ez dira? Zuek zer pentsatzen duzue?
Egun desegun latz baten aurreko susmo bustiak inguru-minguru, kristaletako negarrek gure hutsaldasuna iduritu ez ezen gure haiek ez bezalako bat egiteko ezintasuna ere agerterazten ziguten. Eguraldi berdintsuaz hasi zitzaigun dena Bilboko Areatza aldean. Eta ezin nituen ahaztu hainbatetan Verdes Achiricarenerako bide bustietan kulunkaturiko amets ostiraliar irrifarretsuak. Kafeak euri zikin beroak bezala -"y qué le vamos a hacer si llueve" zioen Boulevardeko hormirudi batek- naizen urmael usteldu baten antzerako ispilukadak zekazkidan gomura. Gure bizitzak ez du zede jakinik,...
Antzerki obrak eszenatoki edo oholtza gainetan soilik burutzen direla uste dugu. Baina badira gertutasuna eta ikusleekin hartu-eman edo feed backari garrantzi gehiago ematen dieten beste antzerki mota batzuk, maskarada edo kale antzerkia ditugu horren adibide. Pasa den larunbatean Krixkitin iruñear antzerki taldeak kolorez beteriko ikuskizuna eskaini zuen Iruñeko alde zaharreko kaleetan. Urte pila daramatza Krixkitin konpainiak kale ikuskizunak sortzen eta sekulako esperientzia du kalean ustekabean ikusle bilakatzen den jendea bereganatzen. Aktore hauek, gizarteko arazo eta jende gaztea...
Kaixo "jendaila" (jejeje): Hemen gaude berriro blog honi "forma" ematen. Gaurkoan kontakizun bat kontatuko dizuegu arratsaldea goza dezazuen edo agian ondo pasa dezazuen. Hor doa ba gaur idatzi dugun artikulua: "...asteburua da eta lagunekin geratu naiz Bilboko alde zaharrera joateko. Ez dakit noiz geratu garen ezta zer egingo dugun ere. Ordenagailuaren aurrean nagoela, mugikorra bibratzen hasi da eta lagun baten deia zela konturatu naiz. Seguraski geratzeko deitu nau eta bai, baiezkoan nago. Autobusa hartu dugu lauzpabost lagunek. Bilbon gaudela iturribidera joatea besterik ez d...
beste egunean ezan zuten itzi egin dutela taberna batzuk alde zaharrean neska eta mutilei 18 urte baino gutxiago zutenak alkohola hemateagatik.Jarriegin dizkiete multa batzuk etz itxi egin dute taberna baina ez dakigo noiz arte.Hori hitz egin behar da akordio batera.
Bilboko Kafe Antzokian, ekainaren 21ean ELKARLAN euskaltegiok ( Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala) euskara ikasi duten eta ikasten ari diren guztiei zorionak eta eskerrak emateko euskara ikasleen jaia antolatu dugu ekainaren 21ean Bilboko Kafe Antzokian, 19:30. Emandako pausoa ospatu, aurrean ditugunak txalotu eta euskaldunok osatzen dugun komunitatera ongietorria emateko, jai ekitaldia antolatu dugu: Bertsolariak Antzerkia Kantariak Testigantza Euskalduna agiriaren banaketa Aurreskua Luntxa Erromeria Zatoz gurekin ospatzera!
Udarekin batera, esku artean dugu, labetik atera berri, Bilbo Zaharra euskaltegiaren BARRA-BARRA aldizkariaren 13. zenbakia. Eduki freskagarriz beterik iritsi zaigu udako ale hau: Afrikako bizipenak kontatuko dizkigu Amaia Untzueta ikasleak, Garapenerako lankidetzan sei urte eman ondoren kontinente beltzean. Dolores errusiarra dugu, ama Bilbotik atzerriratutako "gerrako umea". Euskal Herrira itzultzearen arrazoiez mintzatuko zaigu. Klima aldaketaz jardungo zaigu Andoni Llosa. Joseba Zulaikaren artikulua: Lauaxeta, Etxebarrieta, Yoyes. Sujetu Abertzalearen Bidegurutzeak. Maiatzean ...
Hauxe da Nafarroatik egingo dugun ibilbidea: tagzaniapasteNafarroara irteera map - Tagzania
Ekainaren lehenengo asteburuan, 2 eta 3, Nafarroara goaz! Antolatu dugun irteeran parte hartzeko izena eman dezazun gonbidapena luzatzen dizuegu Bilbo Zaharra euskaltegitik. Bi egunetan zehar hamaika leku zoragarritan barrena ibiliko gara: Irunberriko arroila, Isaba, Otxagabia, Iratiko oihana... Plan bikaina prestatu dugu: 1. Eguna-Ibilbidea: BILBO, IRUÑEA, IRUÑEA, IRUNBERRIKO ARROILA, ISABA Bertan egingo dugu lo: Bungalowetan 2. Eguna-Ibilbidea: ISABA, OTXAGABIA, IRATIKO OIHANA Iluntzean etxera. Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 25, ostirala ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA! tagz...
Aurten urte berria astearekin bat hasten zaigu, astelehen goizaldean. Baina guri bost, hala eta guztiz ere kalera irten eta primeran pasako dugulako. Hori dela eta, gau zoragarria izateko 3 pausu besterik ez dira bete behar: 1.goa: 12 kanpaikadak entzuten dituzun bitartean 12 mahats jaten saiatu behar zara. Horrela esanda erraza dirudi, baina urtero ittotzen gara momentu honetara heltzean. Urduritasuna dela, ahoan zenbat sartu diztuzun ez dakizula, pepitak, azala.... Horrexegatik ezinbestekoa da hori sentitu baino lehen 2.pausura salto egitea: xanpaina. Mahatsak irensten dituzun bit...
Gabonak badatoz! Bai halaxe da! Gezurra badirudi ere 2007.urtea gainean dugu eta batzuk oraindik eguzkitarako krema kendu ezinik... Batzuentzat azterketak lekuz aldatu zaizkigunez,azarotik otsailera, hondartza bapatean eta konturatu barik izotz pista bilakatu zaigu. Hori dela eta lehendakariaren aurtengo mezua aurreratuko dizuet, gabon zaharretan ematen duena, alegia. Beraz aurten ez duzue amonak behartzen zaituen bere mezu luze eta sakona jasaten egon beharko, 12.mahatsa irentsi, topa egin eta urte berria ospatzera! URTE BERRI ON!
Michele Angiolillo Italiar anarkista, 1871ko Ekainaren 5ean jaio zen Foggian, eta 1897ko abuztuaren 20an hil zen Bergaran. 1897an Arrasaten Canovas del Castillo Espainiako lehen ministroa erail zuen anarkista italiarra. Hau Santa Agedako bainutegian atseden hartzen ari zela hil zuen tiro batez. Denbora gutxi pasa ondoren, poliziak heldu ziren eta Angiolillok erresistentziarik jarri gabe harrapatu zuten, bere lana beteta zuen. Hemengo hau Michelle Angiolillo eta eskuinekoa Canovas del Castillo dira. Bergarako kartzelara er...