Unibertsitate proiektu honen amaierara iritsi gara. Bide oparoa egin dugu lanez eta buruhausteez osatua, baina teloia behin betiko ixtekotan aurkitzen gara. Honenbestez, mila esker ikus-entzule guztiei. Laster arte!
Antzerkiari buruzko lanean zer hobeago antzerkia bizi duenari galdetzea baino. Eta ez gainera edozeini. Hau ezaguna da. Are ezagunagoa bere fikziozko pertsonaiaren izenarekin. Kontxu Odriozolari, Maria Luisa Goenkalen, egindako elkarrizketak benetan miresgarria egiten du emakume honen lana eta maitagarria bera ere. 1. Aktorea, antzezlea... Zelan...
Antzerki obrak eszenatoki edo oholtza gainetan soilik burutzen direla uste dugu. Baina badira gertutasuna eta ikusleekin hartu-eman edo feed backari garrantzi gehiago ematen dieten beste antzerki mota batzuk, maskarada edo kale antzerkia ditugu horren adibide. Pasa den larunbatean Krixkitin iruñear antzerki taldeak kolorez beteriko ikuskizuna eskaini zuen Iruñeko alde zaharreko kaleetan. Urte pila daramatza Krixkitin konpainiak kale ikuskizunak sortzen eta sekulako esperientzia du kalean ustekabean ikusle bilakatzen den jendea bereganatzen. Aktore hauek, gizarteko arazo eta jende gaztea...
Ortzai antzerki laborategian egunak beti dira desberdinak. Ezerk ez ditu beldurtzen etorkizuneko Shakespeare hauek. Eguna argitu du. Gasteizko alde zaharrean ikaragarrizko mugimendua nabari da. Egunero bezala Ortzai antzerki eskolak ateak ireki ditu eta lanean hasi dira. Ikasleak ahal duten momentuan iristen dira, tantaka. “Klaseak ikasleei moldatzen dira”, adierazten du Iker Ortiz de Zaratek, akademiako zuzendariak. Ortzai antzerki laborategia 2003.urtean sortu zen Gasteizko alde...
Titiriteroak - Artea teatro antzerki konpainia aragoarrak Los Naribol antzezlana aurkeztuko du Bergaran ospatuko den munduko kulturen festan, Mundumiran. Ekainaren 7an, larunbatean, eguerdiko 13:00an antzeztuko da ikuskizuna Bergarako kaleetan zehar. Artea teatro konpainia osatzen duten artista aragoarren hitzetan, “zeinuzko kale antzerkiaren proposamen ikusgarria” eta “musika eta kalejiraren arteko uztarketa berezia” izango da Los Naribol ikuskizuna. Erabiliko dituzten baliabideen artean, “ikusleen gozamenerako auto zoro eta koloretsuak” nabarmenduko dira eta Bergara...
Maskarada is the popular theatre that takes place in the streets of villages of Soule (Basque Country) every year in carnival and sprint. It represents an example of traditional street theatre in the Basque language. It is the most representative work of Basque folklore. Every year, a town of Soule is the one that is responsible for preparing the maskarada. This street theatre combines drama, music and Basque traditional dances and it becomes a show that is prolonged during a day. In the morning, people do roadblocks in front of the village in which is going to be represented the spec...
El teatro se está perdiendo: cada vez son menos las interpretaciones artísticas teatrales que se representan en los escenarios de aquí y allí. En consecuencia, también se están perdiendo los verdaderos valores que transmite esta disciplina. Esa parte de la cultura que se ha mantenido viva durante miles de años se encuentra hoy en decadencia y parece que nadie puede frenar su desaparición. Prólogo La penosa situación del teatro se evidencia más al contemplar algunos datos. En 1996 había 247 compañías de teatro en el País Vasco, mientras que en la actualidad existen tan solo 193. Esto...
Aupa! HUHEZIko Ikus-Entzunezko 1. mailako ikasleak gara eta Mendeberri proiektua dela medio blog hau abian jarri dugu. Gure xedea antzerkiaren inguruko gaiak jorratzea izango da ikuspuntu ezberdinetatik so eginda. Ibilbide honetan Alexander Silva, Eider Madina, Pello Baños eta Ekaitz Herrera abiatu gara. Espero dugu bertan murgildu eta baliagarria egingo zaizuela. Besterik gabe, HAS DADILA IKUSKIZUNA!