Artea teatrok Los Naribol aurkeztuko du Mundumiran

titiriteros 1456153111583 Titiriteroak | 2008-04-25 14:36

Titiriteroak - Artea teatro antzerki konpainia aragoarrak Los Naribol antzezlana aurkeztuko du Bergaran ospatuko den munduko kulturen festan, Mundumiran. Ekainaren 7an, larunbatean, eguerdiko 13:00an antzeztuko da ikuskizuna Bergarako kaleetan zehar.

Artea teatro konpainia osatzen duten artista aragoarren hitzetan, “zeinuzko kale antzerkiaren proposamen ikusgarria”  eta “musika eta kalejiraren arteko uztarketa berezia” izango da Los Naribol ikuskizuna. Erabiliko dituzten baliabideen artean, “ikusleen gozamenerako auto zoro eta koloretsuak” nabarmenduko dira eta  Bergarako kaleak alaitasunez josiko direla bermatu dute. Bestalde, 6 artistaz osatua egongo da ikuskizuna eta clown eta akrobazia teknikak erabiliko dituzte Zaragozarrek mezu bat transmititzeko: “gertutik ikusita inor ere ez da normala”. Hizkuntzari dagokionez, mimika eta keinuak erabiliko direla azpimarratu dute.

 

los naribol

Laugarrena Bergaran

Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bergaran izango da Mundumiraren laugarren edizioa eta aurrekoetan bezala, munduko hainbat herrialdeetako ikuskizunak eta ekintzak bilduko dira. Antolatzaileen esanetan, “eskaintza zabala eta gustu orotarikoa” izango da eta “musikak protagonismo handia izango du”.  Besteak beste Irak, Grezia, Brasil eta Euskal Herriko kulturek egingo dute bat aurtengo edizioan. Festako antolatzaileen arabera Debagoiena eskualdea “leku ezin aproposagoa da horrelako festa bat ospatzeko”. Aurreko urteetan Arrasate, Oñati eta Aretxabaletan ospatu izan da Mundumira.


Utzi iruzkina: