Kategoria: mundumira
Titiriteroak - Artea teatro antzerki konpainia aragoarrak Los Naribol antzezlana aurkeztuko du Bergaran ospatuko den munduko kulturen festan, Mundumiran. Ekainaren 7an, larunbatean, eguerdiko 13:00an antzeztuko da ikuskizuna Bergarako kaleetan zehar. Artea teatro konpainia osatzen duten artista aragoarren hitzetan, “zeinuzko kale antzerkiaren proposamen ikusgarria” eta “musika eta kalejiraren arteko uztarketa berezia” izango da Los Naribol ikuskizuna. Erabiliko dituzten baliabideen artean, “ikusleen gozamenerako auto zoro eta koloretsuak” nabarmenduko dira eta Bergara...