Animatu bezain interesgarri

titiriteros 1456153111583 Titiriteroak | 2008-05-09 14:46

Ortzai antzerki laborategian egunak beti dira desberdinak. Ezerk ez ditu beldurtzen etorkizuneko Shakespeare hauek.

Eguna argitu du. Gasteizko alde zaharrean ikaragarrizko mugimendua nabari da. Egunero bezala Ortzai antzerki eskolak ateak ireki ditu eta lanean hasi dira. Ikasleak ahal duten momentuan iristen dira, tantaka. “Klaseak ikasleei moldatzen dira”, adierazten du Iker Ortiz de Zaratek, akademiako zuzendariak.

                   

Ortzai antzerki laborategia 2003.urtean sortu zen Gasteizko alde zaharraren bihotzean. Konkretuki Pintoreria kalean. Iker Ortiz de Zarate da bertako zuzendari eta interpretazio irakaslea. Laborategi hitza erabiltzea ez da kasualitatea. Eskolatik laborategirako ordutegi eta ikasleekiko harremana desberdina da. Hemen bakoitzak jartzen du bere ordutegia eta klaseak eta irakasleak ikasleengana egokitzen dira. Tratua oso zuzena da. “Erlazio hori mantentzeko talde txikitan egiten dugu lan”, adierazi zuen zuzendariak.

Lehenengo eta behin aldageletatik pasatzen dira ikasleak, interpretazioarekin hasiko dira. “Luzapen eta lasaitze ariketekin hasten gara beti, hori da oholtzaren gainera igo aurretik ere egiten duguna”, adierazten du Ethel Collado, bertako ikasleak. Gaurko zatiak errealitatean geroz eta maizago gertatzen den egoera bat irudikatzen du: homosexual baten adierazpena. Carlos Koster, berrogeitaka urteko ikasle argentinarra, aukeratu dute. Ez dute arazorik. Taldean denak laguntzen diote elkarri, Kosteren hitzetan, “talde lana da konpainiaren zutabe nagusietakoa; ezinbestekoa da besteen laguntza”.

                          

Bizitza antzerkia da. Egunero egin behar ditugu aukeraketak. Hautatzerakoan ezinbestekoa da pertsona bezala zein ekarpen egiten dizkigun baloratzea. Itziar Atienzak, Ortzaiko ikasleak, garbi dauka ideia hau.Biotzari segituz matrikulatu zen akademian. Ez dago adinik hemen egoteko, inoiz ez da berandu, gogoa izanez gero, frogatzea da onena. “Benetan ez zen aurrez planteatutako zerbait, kartelak ikusi eta apuntatu egin nintzen”, onartzen du Maite Urrutiak, ikaslerik gazteenak. Orain bere barnean zituen tximeletak kanporatu eta gustura egiten duela interpretazioa azaldu zuen. 

Operación Triunfo (T5), Tienes talento (cuatro) edo antzerki komertziala ezin dira aipatu akademiaren barnean. Horietan ez da seriotasuna eta benetako lanketa erakusten. “Hiru hilabetetan ahotsa duzula konturatzeko besterik ez dute ematen, ezin da denbora horretan formazio osoa jaso” esan zuen ahotseko maistra den Puri Santamariak. 8 urte darama klaseak ematen Santamariak eta 15 jasotzen. Momentuz ez du amaiera ikusten. Guztiz beharrezkotzat ikusten du maisuen birziklapena eta formazio jarraitua. Reality show horiek asko lagundu dute jendearen iritzia aldatzen. “Orain hamar urte artista izatea ez zegoen ondo ikusita. Egun, hori gainditu da”, azaltzen du zuzendariak.

                           

Eguneko klaserik deigarri eta ikusgarriena da esgrimakoa. Momentu batez XVII.mendera bueltatzen gara. Floreteak, maskarak eta dueluak eszenatokira igotzen dira. Ariketa hauek barneko indarra ateratzeko eta bakoitzaren konfiantza sendotzeko balio dutela sinesten du Iker Alejok. Alejo maisurik gazteenetakoa da, berak esgrima irakasten du. Ikusminak bultzatuta hasi zen arte martzial hau ikasten, egun, guztiz maite du eta bai kirol arloan zein interpretazioan irakasten du.

                                    

Antzerki laborategiko ikasleen bataz besteko adina ikusita, ezin daiteke esan antzerkia gain-bera dagoenik. Urteetan ziurtaturik egoteko aukera, behintzat, badu. Bitartean hauek guztiek ez diote utziko lanari.

 


Utzi iruzkina: