Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren eskutik. Patxo Telleria eta Mikel Martinez artista handiek gidatuta EZ DOK HIRU. Aprobetxatu aukera ederra eta gozatu!!! Datorren astean utzi hemen zuen komentarioak, ikusitakoak eragin dizuena kontuan hartuta.
Hauek dira aurtengo txapelketako irabazleak. Hauek bai fin ibili! Galdera guztiak primeran asmatu dituzte huts bakar bat bera ere egin barik. Sinestezina! Aurtengoa itzela izan da! Ederto ibili zarete. Datorren urtean gehiago eta hobeto
TOP zerrendako lehen postuan 4 kanta hauek puntuazio berarekin 1- Lau teilatu Itoiz, Ilargia Ken Zazpi, Bizkaia maite Benito Lertxundi eta Aitormena Hertzainak bigarren postuan 2- Itsasoa gara Ken Zazpi, Alkondarie Gatibu, Euritan dantzan Gatibu, Txoria txori Mikel Laboa, Laztana Latzen eta Maite zaitut Pirritx eta Porrotx eta hirugarren taldean puntuazio berarekin 3- Negua joan da ta Zea Mays, Loretxoa Exkixu, Arratsalde honetan Sorotan Bele, Udarako gau luzeak Vendetta, Begitara begira Vendetta, Xalbadorren heriotza Erramun Martikorena, Zapalduen olerkia Ken Zazpi, Oi ama Eu...
Euskararen eguna datorrela eta, proposamen bat egin nahi dizuegu. Zuen ustez zein da euskal kantarik ederrena? Gure klasean, hau da, B2-C1 goizeko taldean, eztabaida piztu da, proposamen asko sortu direlako. Esate baterako, Itoizen Marea gora edo Lau teilatu ; Su ta Gar taldearen Mari edo Mikel Laboaren Txoria txori. Askoz gehiago daude, baina azkenean erabaki dugu Hertzainak taldearen Aitormena kanta. Hasteko denok, gehienok behintzat, ezagutzen dugulako;gainera sentimenduz beteta dago. Kanta honen esanahiaren gainean ika-mika dago. Zeri buruz ari da hitz egiten? Batzuek dio...
Gabonotan opari ezazue janaria! Berriro heldu da azoka solidarioa! Gure helburu nagusia gehien behar duten pertsonei laguntzea, etxean behar ez ditugun gauzak birziklatzea, berrerabiltzea eta oparitzea da. Horretarako Udal Euskaltegian bilduko ditugu: liburuak, figurak, apaingarriak, poltsak, arropak, jolasak, edariak... Prezio sinbolikoan salduko ditugu eta lortutako diruarekin janaria erosiko dugu JAED erakundeari eramateko Noiztik jasoko ditugu gauzak? Azaroaren 16tik 30era No...
Badakizu San Blasa egiten? Hementxe daukazu errezeta egunotan egiteko Opila nola egin: -500g irin,3 arrautza,250g azukre,125ml oliba-olio,2 koilakarada anis edo anis esentzia pixka bat,5 g legamia Bainu zuria egiteko: 2 zuringo,400g glas azukre,anis pixka bat eta limoi tanta batzuk Ontzi handi batera arrautzak, azukrea, anisa, legamia eta oliba-olioa botako dugu. Pixkanaka-pixkanaka irina botako dugu eta orea egingo dugu homogeneo geratu arte. Orea egin dugunean opil itxura emango diogu. Labeko paper gainean jarriko dugu opila eta labean sartuko dugu. Labea aldez aurretik berotuta egon beh...
TXOTX! Ezagutu ezazu euskal sagardo naturalaren mundua eta zatoz Uxarte Sagardotegira! Giro alaia bezero mota guztientzat: eskola, nagusi eta kuadrillentzat.Gainera, eskolentzako bisita gidatuak antolatzen ditugu, sagar bilketa...Ikuspegi zoragarriak disfrutatuko dituzue Zornotza aldean. Anima zaitez eta dastatu ohiko menua! (makailua, txuletoia eta gazta) TXOTX!