Korrika kulturalaren barruan Urari ostutako poemak lanaren inguruko saioa eskainIko du Pako Aristik martxoaren 5ean goizeko 9:30ean euskaltegiko BERBAGUNEAn. ZATOZ IKUSTERA!!!
ZURE ESKUETAN DAGO!! Azoka solidarioak eduki duen arrakastagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Gure helburua JAEDek laguntzen dituen pertsonentzako janaria lortzea izan da eta lortutako 262 €ren truke hainbat familiak jan ahal izango du. Erosi ditugun produktuak:120 pakete gaileta , 102 litro esne, 58 kilo azukre, 48 litro olio, 37 arroz, 35 kilo makarroi,12 pote cacao Gainera, soberan geratu diren gauzak "Munduko Arrozak" ferian ipiniko dira salgai. Beraz, udaberriko azoka horretan ere laguntzen jarraituko dugu.
BERBAGUNEan ederto egon ginen inaute asteartean MINTZODROMOan Mozorro ikusgarriak eta koloretsuak aukeratu dituzue aurten, zein baino zein ikusgarriagoa!!! Gainera tostada ederrak jan ditugu, kontuak esan bitartean. Argazki batzuk ere atera ditugu. Begira!
Onintzak Domekaren gainean bere ikuspuntua egin digu. Jarraian hainbat ikaslek eurek aukeratu duten asteko egunaren bertsioa eskainiko digute. !!! Silvia (goizeko 3. maila) OSTEGUNA Osteguna, astearen erdian ia kasurik egin gabe zegoen eguna, egun xelebre bihurtu da. Asteari bukaera emateko gutxi falta dela adierazten digu eta gainera era ezin hobean: Pintxo pote egunarekin. Lehen, ostegunetan lagunekin pote batzuk hartzera joatea txarto ikusita zegoen. Orain, aldiz, ez dago oztoporik; os...
Motorrak berotzen joateko irakurri ANBOTOko albistea eta entzun bideoklipa Korrika martxoaren 23 eguerdian helduko da Durangaldera Denok korrikara
Denok egindako lana izan da ZORIONAK !!! prentsa oharra Korreo egunkariko berria
Laura, Jessica eta Sandra izan dira aurtengo irabazleak ZORIONAK!!!
Badatoz Gabonak!!! Aurten ere antolatu dugu Txapelketa euskaltegian, ohitura onak ez dira galdu behar eta. Animatu eta parte hartu otzara ederra irabazteko aukera daukazu eta. Binaka, hirunaka edo talde txikietan hartu behar da parte, galderak abenduaren 3-4an hartu eta entregatzeko azken eguna abenduaren 10-11. Emaitzak abenduaren 15ean Saria jasotzea abenduaren 17-18an
3. MAILA HIZKIAK BATU IPUINAK SORTU EUSKARA BERRIRO LORATU (VIRGINIA, DANI, NAGORE) 2. 365egun, 876ordu, 525600 minutu, 35536000 segundu; eta egun bakar batean islatu? Jai daukagu! Aupa Maurizia!!! Leon (SILVIA, MARI, IÑIGO, ANARTZ)
Erabiltzen ez duzun zerbait badaukazu eta bota nahi ez baduzu, ekarri euskaltegira. Denetarik ekarri ahal da: liburuak, jostailuak, arropa, apaingarriak, edariak... baztertuta dituzun gauza horiek guztiak. Abenduan gela bat denda egingo dugu. Bertan prezio ezin hobean erosiko ditugu Olentzero opariak. Lortutako diruarekin janaria-eta erosiko ditugu, JAEDek behar dutenen artean bana dezan. Anima zaitez eta ekarri generoa, ekintza solidarioa da eta!