2. AZOKA SOLIDARIOA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2014-11-17 12:07

Erabiltzen ez duzun zerbait badaukazu eta bota nahi ez baduzu, ekarri euskaltegira. Denetarik ekarri ahal da: liburuak, jostailuak, arropa, apaingarriak, edariak... baztertuta dituzun gauza horiek guztiak.

Abenduan gela bat denda egingo dugu. Bertan prezio ezin hobean erosiko ditugu Olentzero opariak.

Lortutako diruarekin janaria-eta erosiko ditugu, JAEDek behar dutenen artean bana dezan.

Anima zaitez eta ekarri generoa, ekintza solidarioa da eta!