ASTEKO EGUNIK MAITAGARRIENA :-)
Onintzak Domekaren gainean bere ikuspuntua egin digu. Jarraian hainbat ikaslek eurek aukeratu duten asteko egunaren bertsioa eskainiko digute. !!!
Silvia (goizeko 3. maila) OSTEGUNA
Osteguna, astearen erdian ia kasurik egin gabe zegoen eguna, egun xelebre bihurtu da. Asteari bukaera emateko gutxi falta dela adierazten digu eta gainera era ezin hobean: Pintxo pote egunarekin.
Lehen, ostegunetan lagunekin pote batzuk hartzera joatea txarto ikusita zegoen. Orain, aldiz, ez dago oztoporik; ostegunak ofizialki poteo egun bihurtu baitira. Honez gain, nahiz eta ostiral goizean ganora gabeko langilea izan, berdin da; inork ez dizu ezer ere esango, ostirala da eta!.
Bestalde, konturatu gabe ostiral arratsaldea ailegatzen da, siesta ezin hobea egiteko aukera eta pilak berriro kargatzeko momentua; asteburua bueltan daukagu. Ostiral gauak, niretzat behintzat, lasaiak izaten dira. Ostegun gau-arratsaldean egindakoak kontatzeko momentua izaten da. Baina, egia da, batzuetan “azkena eta etxera” izaten dena, gaueko ordu bietara luzatzen dela. Nola luzatzen diren pintxo pote egunak!
Arrazoi hauek guztiek, bihurtzen dute osteguna, nire asteko egun gogokoena. Zergatik ez genuen bada lehenago pentsatu?
Asteak laburragoak eta asteburuak luzeagoak egiteko aukera ezin hobea aurkitu baitugu.
Anartz (goizeko 3. maila)
BARIKUA
Normalean laneko azken eguna izanik, ohetik gogo eta energia bereziz jaikitzen garen eguna da ostirala. Ikasleei antzeko zerbait gertatzen zaie, asteburua hortxe-hortxe daukatelarik irribarrea aurpegian esnatzen dira. Erretiratuek, aldiz, aurreko egunean jokatutako mus partida buruan ondo-ondo ikasiak jaikitzen dira, gorputzeko atal guztietatik kea ateraraziz, gaur akats berdinak ez egiteko asmoz.
Laneko zein ikasgeletako giroa gainerako egunak baino gozoagoak izaten dira; asteburuko planak elkarri kontatzen dizkiogu, aurreko eguneko pintxo arrakastatsuenaz aritzen gara, txapelketako partida edota ekitaldia bertan dagoela urduritasunak gainezka egiten digu, eta abar.
Arratsaldeak, ostera, gogoko ditugun erritualak egiteko aprobetxatzen ditugu; erosketak, kuadrillakoekin paseotxoa egin zein tabernen ruta egin, familiakoekin lasai egoteko tartetxoa hartu… Denborak agintzen ez duen eguna da, hurrengo egunean goizean goiz ez dugulako jaiki beharrik.
Badira afari bereziak egiteko aprobetxatzen dutenak, gogoko kontzertu, antzerki, ekitaldi, monologo ikustera joaten direnak, telebista ordu txikietararte ikusten dutenak, luzaroan irakurtzen dutenak, sutondoan amaiera gabeko elkarrizketak izaten dituztenak.
Ai, oi, ene nire bariku, ostiral maiteak, kuttunak, zoragarriak! Zu zara nire bizitzako Lorea, aurrera egiten laguntzen nauena!
Iñigo ( goizeko 3. maila ) LARUNBATA
Segur aski, biztanle gehienok larunbata dugu asteko egunik maitatuena. Nor ez da egoten astean zehar pentsatzen noiz helduko den zapatua? Gehienok, astean zehar asteburuko plangintza egien dug, batez ere larunbatean egingo duguna.
Normalean, jai edukitzen dugu edo behintzat nire kasuan. Horrek esan nahi du, nahi izanez gero, ohean egoteko aukera dugula eta , beraz, deskantsatzeko. Egun ikaragarri honetan edozer egiteko aukera izan dezakegu; adibidez, egun osoa kanpora joateko aukera daukagu, haurren bat ikusteko, mendira joateko familiarekin edo lagunekin eta bazkariren bat egiteko kirola egin ostean. Familia ikusteko eta beraiekin bazkalteko...
Nire kasuan, zaptu gehienak antzekoak izaten dira. Hasteko, nahiz eta ohean geratzeko aukera izan, goiz esnatzen naiz eta ume txikien partiduak ikustera joaten naiz. Eguerdian raba batzuk jaten ditut. Bazkaldu ostean, partidua izan aurretik kafe bat edaten dut, gero partidura noa eta bukatu ondoren neska lagunarekin geratzen naiz hiriburu edo zentro komertzial batera joateko.
Gasteizera, Bilbora, Max Centerrera...Afaldu ostean, zeozer edaten dugu tabernaren batean eta handik etxera joaten gara.
Maria ZAPATUA
Zapatuak , nire asteko lanegunen azkenengo sprinn-a. Iratzargailua amatatu eta gero segundo batzuk behar ditut nire burua aurkitzeko…A ze nolako desfase tenporala! Zer egun da gaur? Asteazkena, osteguna…auskalo!
Ohetik altxa eta nekea sumatzen dut nire gorputz guztian. Dutxa bat behar dut esnatzeko. Gosaria arrapaladan hartu eta nire helmugara abiatzen naiz, nire lanpostura hain zuzen ere.
Eroskin sartu eta zapatu giroa sumatzen dut : jendea presaka, familiak umeekin, erosketa gurdiak produktu desberdinez gainezka, oihu generalak…
Kafesne bat sakarinarekin, mesedez! Eskatzen diot barran dagoen lankideari, zigarrotxo bat erre eta uniformea ipini ostean egun honetan tokatzen zaidan lekura noa, barrara edo jantokira. Eta jaun-andreak ikuskizuna hasiko da!!
Pazientzia gabeko bezeroak, txarto hitz egiten dizuten pare bat pertsona, arreta osoa eskatzen duten agureen kuadrilla, jantokian baloiarekin jolasten hasten diren guraso pasota batzuen seme-alabak…
Horrelakoak dira nire zapatuak, stres-ez beteriko 8 ordu amaigabeak! Niretzat zapatuak asteko egunik astunenak dira, benetan.
Jabier Meruelo(goizeko 3.maila)
MARTITZENA
Ez dut esango martitzena astearen egunik politena denik. Asteartea, bakarrik, egutegian gorriz margotuta dagoenean maitatua da. Hala ere, gizajo honengatik dema egingo dut; inork ez baitio kasurik egiten ez onerako, ez txarrerako.
Alde batetik asteburuko egunak daude. Barikua hortxe sartuko genuke. Azken hau, zapatuarekin batera, egunik hoberena da gehienentzat. Jarraian agertzen da domeka; aurreko biekin konparatuz ez da egun ona, baina, gaitz erdi! Igande gabe, larunbata eta gero astelehena etorriko zen.
Beste aldetik, astelehenetik ostegunerarte -biak barne- doazen egunak daude. Astelehena astearen antikristoa da, lanean daudenen amets gaiztoa eta hutsune handia langabezian daudenentzat. Eguaztena; berriz, aldapa behera bihurtzen da lanean diharduenentzat. Eta eguena azenorioa bat makila batean zintzilika dator, astoak -hau da, langileak- engainatzeko asmoz. Aipatu ditudan 6 egun horiek, euren istorio propioa daukate, eta asko da honi buruz hitz egin dena.
Dena dela, martitzenaren defentsan, esango nuke asteburuko ajearekin bukatzen duela; futbol zale amorratuak garenontzat Txapeldunen Ligako partidua daukagula -ordaindu gabekoa gainera-; urtean behin Iñauteriak direla; eta Bilboko Iturribide Kalean garagardoa 2x1 dela. Latza da martitzenaren abokatua izatea. Jatorriz, "martitzen" hitza Marte planetatik dator. Egun santu hau defendatzeko, pixka bat martiarra izan behar da.