Mariren kobazuloa

Durangoko Udal Euskaltegiko ikasleen bloga

Zer egin usoekin?

10
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2009-11-29 13:30

DAZ elkarteak (Durangoko alde Zaharra) kanpainia bat jarri du martxan usoek sortzen dituzten arazoei aurre egiteko. Kokoteraino daude usoen zirinarekin, eta irtenbideren bat proposatu dute..... Herri askotan dira buruhaustea usoak. Zuen ustez, zein da irtenbidea? Benetako arazoa da? Usoak politak dira eta kontserbatu behar dira? Ala arratoi-hegalariak baino ez dira? Zuek zer pentsatzen duzue?


Nahi baduzu beste nonbaitera joan pentsatu beste batek nahiko zuela zure zonaldea ezagutu. Ez da hain zaila, zure etxearen informazioa web orrian jarri eta topatu zuri gustatzen zaizuna. Munduan zehar aurkitu dezakezu leku bat oporretarako. Gustatuko litzaizuke etxe bat oporretarako edukitzea beti gustatu zaizun lekuan? Nora joango zinateke? Zalantza izanez gero beti onar dezakezu gure gonbidapena. Ikusi behekoa: gonbidapena astebururakoOndo pasa uda eta oporrak, eta ez ahaztu euskararekin!!!


                           Durangon duela gutxi bizikleta karrila egiten hasi dira. Polemika handia dago. Hausnarketarako hona hemen puntu batzuk: Zer deritzozu Durangoko bizikleta karrilari? Ondo eginda dagoela uste duzu?  Bizikleta karrila dela eta, kotxe aparkaleku gutxiago daude eta orain non aparkatuko dugu?  Espaloiaren ondoan egotea, ez ote da arriskutsuegia?  Nola eta non egingo zenuke zuk bizikleta karrila?


Jose Rodríguez  3. urratseko ikasleak irabazi du Athletic taldeko espedizio ofizialarekin bidaia bat (egonaldia eta sarrerak barne). Bidaia hau Valentziara izango da, Valencia- Athletic ligako partida ikusteko, eta maiatzaren 30an jokatuko da. Zorionak, Jose eta ondo pasa Valentzian! Ekarriko dizkiguzu laranja batzuk, ezta? :-)


-Futbolaren ondorioz, arazoak ahazten zaizkigu. - Errege Kopa denez, irabazten badugu erregeari yatea eskatuko diogu gabarraren lana egiteko. "BRIBON BILBON" -Galtzen badute, jokalariei kendu beharko diete dirua eta langabezian daudenei eman. -ATHLETICEK IRABAZIKO DU eta ostegunean jai erraldoia egingo dugu euskaltegian. - Hainbeste kanoi eta hainbeste kanoi, baina urteko gertaera inportanteena ikusteko ezin erabili, KAKA ZAHARRA!  -Dirudienez jada Athleticek partida irabazi du. Oraindik partida ez da hasi. Dena dela,  zer da futbola? hamaika lelo galtzonzilloz jantzita borobil b...


Zer dakizu Mendebaldeko Saharari buruz?Errefuxiatu kanpamentuak ezagutzen dituzu?Oporrak bakean kanpaina ezagutzen?Umerik hartu duzu inoiz etxean? Zer dakizu?Dakizuna idatziOstegunean gauza gehiago ikasteko aukera izango duzu.


Susan Boyle

10
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2009-04-22 13:58

Andre bat da. 47 urte ditu baina 60 dirudi  eta orain arte langabea izan da. Eskoziakoa da . Erresuma Batuko pertsona ospetsu bihurtu da. Britain’s got talen sariketan klasifikatu izan delako. “I dreamed a dream” amets bat amestu nuen Les miserables musikaldiko  abestia abestuz. Inoiz musurik eman ez diotela  esan du eta jendaurrean abestea izan da bere ametsa.   Hasieran lehiaketan, Susanen itxurari jendeak barre egin zion,  epaileek ere bai, baina kantatzen hasi zenean mundu guztia aho zabalik utzi zuen hasiera-hasieratik. Susan Boyle Interneteko fenomeno ...


Ikasle bik kontatu digute Andoni Egañarekin bizi izandako esperientzia. Hemen Marisolena: Aurreko egunean Andoni Egañaren hitzaldian egon ginen euskaltegiko ikasleak eta irakasleak eta lekurik aproposenean izan zen, Durangoko museoan, ganbaran arte-lanez inguratuta. Lehenik, Egañak aurkezpen bat egin zuen, bere bizitzari buruz, ikasketei eta bere familiari buruz... Baina, bere ikasketa-garaiari garrantzi handia eman zion, ze garai hartan eta berak zioenez, bere irakasleak euskal kulturaren alde zeuden eta gainera, oso onak ziren. Horrela, euskarak bere bizitzaren arlo gehienetan bere le...


Nor da gizon hau?

11
marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2009-03-13 12:44

Argazki hau heldu zaigu:Badakizue nor den? Zer egiten duen? Zergatik iritsi zaigun guri argazkia?Lagundu, lagundu argitzen nor den!!!


Konturatu zarete? Dagoeneko etorri zaigu udaberria euskaltegira! inon baino lehenago, izan ere landarez bete ditugu klaseak, sarrera eta  auto-ikaskuntza gela. Zer, gustuko duzue?Hona hemen fikusa:Hemen sarrerakoak:Irakasle gelako kentia:Eta auto-ikaskuntzako juka:Potos-ei ez diegu argazkirik atera, baina klasean denok dauzkazue bistan. Ederrak, ezta?