"Andoniegaña"
Ikasle bik kontatu digute Andoni Egañarekin bizi izandako esperientzia. Hemen Marisolena:
Aurreko egunean Andoni Egañaren hitzaldian egon ginen euskaltegiko
ikasleak eta irakasleak eta lekurik aproposenean izan zen, Durangoko museoan,
ganbaran arte-lanez inguratuta.
Lehenik, Egañak aurkezpen bat egin zuen, bere bizitzari
buruz, ikasketei eta bere familiari buruz... Baina, bere ikasketa-garaiari garrantzi
handia eman zion, ze garai hartan eta berak zioenez, bere irakasleak euskal
kulturaren alde zeuden eta gainera, oso onak ziren. Horrela, euskarak bere
bizitzaren arlo gehienetan bere lekua eduki zezakeen, nahiz eta, denok
dakigunez, sasoi hartan gure hizkuntza ez zegoen momentu onean.
Horregatik, bere irakaslez hitz egiterakoan, oso harro sentitu
zela nabaritu zen, batez ere, gaur egun haietako irakasle batzuk oso ospetsuak
direla, edonola, kultura-munduan esan zuenean.
Niri dagokidanez, hori entzutean, berarekin identifikatuta
eta pribilegiatua sentitu nintzela esan behar dut. Lehenengo eta behin, nire
ikastetxeko irakasleak, benetan, oso onak izan ziren eta gaur egun, oraindik,
bere izenak gogoratzen ditut alaitasunez: Mila, Mertxe, Gentzane, (nire
Gentzane maitea), José. Beharbada, horregatik, irakasle-eskola egitea erabaki
nuen, jadanik hamabi urterekin. Bigarrenean, hamabi urterekin euskara,
gaueskolara joateko aukera eduki bainuen eta gainera, nire gurasoak beti nirekin
batera egon ziren. Baina, tamalez, Iurretan behintzat, gaueskolak oso gutxi
iraun zuen eta laster itxi zuten ez baitzegoen jenderik taldeak egiteko.
Gero, Egañak aurkezpena egin ondoren, pertsona batzuek
galderak egin genizkion eta berak erraztasunez eta pazientziaz erantzun
zizkigun.
Amaitzeko, harira joan zen eta bertsoa bota zuen,
horretarako, gai bat eskatu zuen bere buruan lantzeko eta gero bat-batean bere
ahotik hitzak irteten hasi ziren, dena lotuta, zentzuarekin, errima batekin...
ZORAGARRIA!
BAINA NOLAKOA DA?
Gure Andoni Egaña, pertsona arrunta da (berak esan zuen
bezala), altua, ile beltza , baina burusoil samarra ere bada, begi zorrotza ,
azal eta kokospeko zuria dauka.
Hitz egiterakoan, ahots goxoa du oso, eta bere doinua
zuzen-zuzena da, noizean behin tonu altu eta baxuak ere erabiliko dituen arren,
batik bat, bertsoak bota behar dituenean.
Bere lana gustatzen zaiola uste dut, filologia ikasi ondoren
eta klaseak eman ondoren ere, ez baitio bertsoak botatzeari utzi, ezta handik hona eta hemendik
hara ibiltzeari ere.
Pertsona atsegina eta zabala dirudi (baina barnetik lotsatia
dela uste dut ) eta urte pilo bat darama bertsoak botatzen, horregatik jende
aurrean gustura sentitu da, eta jakina, berarekin egoten direnak ere gustura
sentitu dira, behintzat, hori ematen du.
Eta bukatzeko, berari esatea gustatuko litzaidake, inoiz ez
dudala ahaztuko txiribitaren mezua. Pozten naiz hara joateaz eta pertsonalki
ezagutzeaz. Ez zaitut ahaztuko.
Ruthena:
Kaixo ikaskide maitiok,
Lagun batek esan zidan Andoni Egañaren bertsoak bihotzeraino heltzen direla. Eta Andoni bihotzeraino heltzen da (ezagutu dudana pertsonaia izan ez dela, pertsona baizik pentsatzen dudalako, abizena begirunez kenduko dut …)
Horregatik, gaur benetan oso ondo idaztea gustatuko litzaidake.Baina ez pentsa azterketa madarikatu bat gainditzeko izango dela , ez. Gaur gustatuko litzaidake kapaza izatea azaltzeko zer den Andonirekin solasaldian egotea . Baina, zoritxarrez (niretzat eta zuentzat) kapaza ez naizela konturatu naiz. Auto-konfiantza daukadala uste dut, baina ez nahikoa.
Probatu ditut bere aholkuak, eta pentsatu dut nola estrukturatu “idazlan “ hau. Baina niretzat ez da batere erreza nik pentsatzen dudanari estruktura ematea. Ez. Estruktura batean egotea ez da nire ideien izaera, nire ideiak nahiko anarkikoak dira eta.
Dire Straits entzuten bitartean idazten saiatu naiz ( bera inspiratzen bazuen, ni zergatik ez?). Baina ez. Beste musiko batzuekin saiatu naiz , baina ez dut ikusi aurrerapen handirik.
Gauza ausartak eta ezohikoak idazten saiatu naiz, ”kogollotik” urrundu nahian…Baina ez daukat irudimen handirik. Gaur neurona guztiek Andonitis daukate.
Nire auto-konfiantza ez da nahikoa zerbait aproposa idazteko. Ez naiz okupatu, eta zuek hitz hauek irakurtzen dituzunean preokupatuta egongo naiz. Oso preokupatuta…
Andoni Egañari (pertsonaia )buruzko informazioa internetez
bilatu genuen (hura etorri baino lehen) ikaskide batekin. Baina, orain “korta pega” erabiltzea ez dela
bere gustukoa dakidanez ,ezin dut horrelakorik egin.Ziur asko eskertuko duzue horrelako txapa bat ez irakurtzea, …
baina ulertuko duzue horrelako hizkuntzaren
maisuarekin egon eta gero, zaila dela
zer edo zer berria eta polita idaztea ( ene!
Ez daukat auto-konfiantza, ezta pittin bat ere! …)
Idazlan simulatu hau egiteko denbora asko ordenagailu aurrean egon naiz. Mesedez, disimulatu ez bada zuen gustukoa.
Nire ustez , garrantzitsuena hau izan da: Andoni Egañak
“grazia” daukadala uste du. ( Zerbait nahiko penagarria esango dizuet : hasieratik pentsatuta
neukan gertaera hau amaiera bezala erabiltzea! )
Ruth Gutsens
(Andoniri entzun eta gero ez nago lehen baino zoroago, eta hau ez da izan Korrikaren afariaren ajea, afarira joan baino lehen idatzita zegoen) . Zerbait ez baduzue ulertzen nabarmena izango da ez zarela han egon, edo hain liluratuta geratu zaretela bere begi berdeak begiratzen eta bere panazko ahotsa entzuten ez baitzarete adi egon esan digunari. )
Iruzkinak
Utzi iruzkina: