Kategoria: kanpoekintzak
Zer dakizu Mendebaldeko Saharari buruz?Errefuxiatu kanpamentuak ezagutzen dituzu?Oporrak bakean kanpaina ezagutzen?Umerik hartu duzu inoiz etxean? Zer dakizu?Dakizuna idatziOstegunean gauza gehiago ikasteko aukera izango duzu.
Ikasle bik kontatu digute Andoni Egañarekin bizi izandako esperientzia. Hemen Marisolena: Aurreko egunean Andoni Egañaren hitzaldian egon ginen euskaltegiko ikasleak eta irakasleak eta lekurik aproposenean izan zen, Durangoko museoan, ganbaran arte-lanez inguratuta. Lehenik, Egañak aurkezpen bat egin zuen, bere bizitzari buruz, ikasketei eta bere familiari buruz... Baina, bere ikasketa-garaiari garrantzi handia eman zion, ze garai hartan eta berak zioenez, bere irakasleak euskal kulturaren alde zeuden eta gainera, oso onak ziren. Horrela, euskarak bere bizitzaren arlo gehienetan bere le...