BAGA, BIGA, HIGA hitzaldi-kontzertua eta EZ DOK HIRU lana
Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren eskutik.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez artista handiek gidatuta EZ DOK HIRU.
Aprobetxatu aukera ederra eta gozatu!!!
Datorren astean utzi hemen zuen komentarioak, ikusitakoak eragin dizuena kontuan hartuta.
Iruzkinak
A2 taldeko Alfredo, Alberto eta Marta 2017-04-03 13:10 #1
Asko gustatu zaigu nola nahastu duten historia politikoa, kultura, musika eta hizkuntza, gazte jendeak gure historia jakiteko eta ez ahazteko.
Eta abeslariek oso ondo abestu dute. Asko gustatu zaigu, benetan.
A2 taldeko Marisol eta Belen 2017-04-03 13:15 #2
Guri BAGA, BIGA, HIGA emanaldia gustatu zitzaigun eta ondo ulertu genuen. Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak oso ondo azaldu zuten.
Nahiz eta luzea izan, zoragarri pasatu genuen.
Kontzertu gehiago nahi dugu.
Goizeko A2 taldeko hirukote onena 2017-04-03 13:18 #3
Historia interesgarria da. Hamarkada desberdinetan zehar ondo kontatu dute.
Gainera erraza izan da ulertzeko.
Abeslariak onak iruditu zaizkigu.
2017-04-03 13:30 #4
Irakasle den lagun batek behin esan zidan gaur egun ikasleek ez dakitela asko euskal musikari buruz, ezta ohiko abestirik ere. Beraz, poztu egiten nau horrelako ekintzak izateak. Interesgarria, dibertigarria, dinamikoa eta ahotsak zuzenean. Euskaltegi guztietan egon beharko litzateke!
Michele
2017-04-04 08:58 #5
Ideia oso ona izan da Baga Biga Higa ekitaldia gure gazteei eskoletan ezagutaraztea. Horrela gure gazteak euskal kultura eta euskal musikaren historia ezagutu dezaten. Aurrera jarraitu urte askotan.
Guille eta Patxi (C1 Taldekoak)
2017-04-04 09:02 #6
Hamar bat jarriko genioke ekitaldiari. Oso interesgarria izan zen ikustea historian zehar euskal musikak egin duen ibilbidea. Eñautek eta Mikelek oso ondo azaldu zuten dena eta zoragarri abestu zuten. Errepikatzeko modukoa!
Dario eta Oiane (B2ko taldekoak)
A1 taldeko Sandra, Olga eta Bixente 2017-04-04 11:24 #7
Guri asko gustatu zaigu. Historia eta musika oso ondo lotuta daude. Eñaut eta Mikelen ahotsak oso politak dira eta kitarra ere oso ondo jo dute.
Guretzat emozionantea izan da. Abestiak ezagunak izan dira guretzat. Recuerdo asko eduki dugu. Gure gazte sasoia errepasatu dugu. Oso polita izan da. Beste kontzertu bat nahi dugu.
2017-04-04 17:12 #8
Pasa den ostegunean " Ez dok hiru" antzerkia ikustera joan ginen klasekook. Primeran egon zen, barre egiteko modu aproposa, horretaz gain, euskal musika gogorarazi ziguten. Interesgarria, dibertigarria, melankoliakoa ere bai eta euskal kultura transmititzeko ekintza bikaina, zalantzarik gabe. Oso ondo pasatu genuen, datorren urtean berriro!
Ane
Carlos-Pernando-Emma 2017-04-04 17:58 #9
Trebetasun izugarria erakutsi dute Patxok eta Mikelek letra jariotasun handiz musikarekin uztartzeko. Batez ere "Loretxoa" abestia.
Barreka gelditu ezinik . Erritmoa ere oso-oso arina.
Gomendagarria dudarik gabe!
2017-04-05 13:20 #10
Emanaldia asko gustatu zitzaidan eta gomendatuko nuke. Ikuskizunari esker konturatu nintzen urteetan zenbat kontzertutan, manifestaziotan eta ekintzatan egon nintzen eta jakina, nire lehenengo diskoak euskeraz ziren, hitz batean: gure historia da eta ez dugu ahaztu behar, gurea delako eta ondo dago azaltzea eta musikarekin askoz hobeto.
Lourdes
A2 arratsaldeko taldea 2017-04-05 19:23 #11
"BAGA, BIGA, HIGA" hitzaldia asko gustatu zitzaigun. Mikelek eta Eñautek oso ondo azaldu ziguten Euskal Musikaren Historia. Haiek zuzenean ikustea plazerra izan da. Eñautek eta Mikelek bikote ederra egiten dute kantatzeko orduan. Datorren urtean berriro gonbidatuko ditugu euskaltegira.
A2 arratsaldeko taldea 2017-04-05 19:31 #12
"EZ DOK HIRU" antzerkiak harritu egin gaitu. Euskal Musikaren Historia arina eta barregarria egin dute. Nabaritu da antzerkia oso landuta daukatela.
Taldeko batek abesti guztiak dakizki, eta ideia originala iruditu zaio abestiak horrela lotzea antzerki egiteko orduan.
Utzi iruzkina: