Euskaltegian GALDUTAKO GAUZAK
Irakurri eta zurea identifikatzen baduzu… hartu, bestela azoka solidarioan salduko dugu abenduan:
ZORROA: Oihalez eginda dago. Kotoizkoa da. Motaduna da, urdina eta zuria. Kremailera gorria metalez eta oihalez eginda dago. Bi poltsiko ditu eta erdian goma gorri bat du ixteko. Lauki luzea da.
BELARRITAKOA: Zilarrezkoa dirudi. Bakarra da eta Gaudiren eskultura baten antza dauka.
TAPETEA: Mahai gainean ipintzekoa da. Flekoduna da. Telazkoa da. Zuloduna da.
EURITAKOA: Tolesgarria edo plegablea da. Txikia da. Ez bustitzeko tela dauka. Tela hau topoduna eta zuri-beltza da. Ez dauka pisu asko eta bere kirtena beltza eta plastikozkoa da.
EURITAKOA: Tolesgarria da. Oihalezkoa da. Kirtena plastikozkoa da. Euritakoa eta kirtena lila argiak dira. Loraduna da. Lorak zuriak dira.
ATERKIA: Loraduna da. Handia eta luzea da. Oihalez eginda dago. Kirtena egurrezkoa da. Metalezkoa ere bai. Botoidun zinta dauka lotzeko. Kolore asko dauzka. Pisu gutxi dauka.
HIZTEGIA: Paperez eginda dago. Laukia da eta oso lodia da. Orri asko dauzka. Azala berdeduna da. Ikurriña bat dauka. Orriak zuriak dira eta ez dauka marrazkirik. Azalean, bazterrean pegatina bat dago eta izen bat ipintzen du. Orriak dauzka markatzeko.
AGENDA: 2016-2017 urtekoa aurkitu dugu. Paperez eginda dago. Muelleduna da eta kanpoko orria edo azala urdina da. Bakioko udaletxekoa da eta antzinako argazkiak ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: