SAN BLAS OPILA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2016-01-26 12:10
1

Badakizu San Blasa egiten? Hementxe daukazu errezeta egunotan egiteko

Opila nola egin:

-500g irin,3 arrautza,250g azukre,125ml oliba-olio,2 koilakarada anis edo anis esentzia pixka bat,5 g legamia

Bainu zuria egiteko:

2 zuringo,400g glas azukre,anis pixka bat eta limoi tanta batzuk

Ontzi handi batera arrautzak, azukrea, anisa, legamia eta oliba-olioa botako dugu. Pixkanaka-pixkanaka irina botako dugu eta orea egingo dugu homogeneo geratu arte.

Orea egin dugunean opil itxura emango diogu. Labeko paper gainean jarriko dugu opila eta labean sartuko dugu. Labea aldez aurretik berotuta egon behar da eta han 20´165 gradutan egon behar da. Gero hoztu egin behar da.

Bestalde, zuringoak irabiatuko ditugu irabiagailu elektrikoarekin, gero azukrea eta anisa botako ditugu eta irabiatzen jarraituko dugu merengue sendoa lortu arte. 

Opilari merenguea bota eta lehortu arte utzi behar dugu.

Trikimailuak:

- Zuringoak hobeto igotzen dira ez badaude ez hotz eta ez bero

- Gaineko kapa zuria azkarrago lehortzen da ozpin pixka bat botatzen badugu