Liburuaren nazio arteko eguna

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2016-04-21 14:57

marirenkobazuloa 1461249128761

                 hauek dira gure gomendioak, eta zureak?

         

Ezin ukatu Karmele Jaio nire idazle kuttunetakoa dela. Hurbila, sentibera, egunerokoari erreparatzen diona “zirrikituetatik” bere zutabera sarritan  ekartzen dituenak esaterako.

Orain arte bere eleberrien jarraitzailea izan naiz  Amaren eskuak, Zu bezain ahul, musika airean, hamabost zauri…, ederrak benetan! Barrenari eragitekoak.

Baina oraingoan aholkatu nahi dizuedana bere lehen poema-liburua da Orain hilak ditugu . Esan behar dizuet ni ez naizela poema-liburu irakurle trebea baina honetan harrapatu egin nau eta ariman ziztada egin dit. “Gosari aztarnak” aukeratu dut askoren artean laster amaren eguna ere badelako eta nostalgiari bere lekutxoa egitearren.                                    

Maite

     

Jasone Osoro ere badago gure idazle kuttunen artean.

12etan bermuta irakurtzeko liburu arina da eta erraza; inpultsiboa eta ausarta ere bai. Gauzak esateko modu gordina erabiltzen du batzuetan eta idazlearen ustez kaos emozionala da idatzi duen lan hau.

Norberaren bizitzan beti presente dauden pertsonekin (ama, aita, senarra, amama, anaia…) izandako bizipenak kontatzen ditu. Hau kontuan hartuta, identifikatuta sentitu naiz momentu batzuetan. Horregatik gomendatuko nuke liburu hau.

Izaskun

  

Ez gara irakurzale amorratuak, baina Fernando Morilloren Suminaren estrategia liburua irakurtzen hasi ginenetik berehala murgildu ginen istorioan. Misteriozko liburua da beraz, erraz harrapatuko zaitu. Anima zaitez irakurtzera!

Ariane eta Gille

      

Karmele Jaioren Ez naiz ni gomendatuko genuke ipuin desberdin laburrak direlako, hizkuntza erraza erabiltzen duelako eta istorioak oso gertu sentitu ditzakezulako.

Gehien gustatu zitzaigun ipuina “Txupa beltza” izan zen, momenturen baten denok bizi izan dugun bikote egoera bat

kontatzen duelako, baina era dibertigarri batean.

Esther eta Sandra

  

Komiki honetako istorioa, Durangaldean 1936-1938 gerratean kokatzen da. Gogorra eta tristea izan arren, gure hurbileko historiaren inguruan hausnarketa eskaintzen digu, gainera, askatasunaren eta nazio-eskubideen alde bizia eman zutenei egindako omenaldi apala da.

Gu ez gara irakurzale amorratuak, baina komikia denez erraz irakurri dugu. Egia esan asko hunkitu gaitu istorio honek; merezi du irakurtzea, azken finean gure historiaren parte delako, horregatik gomendatzen dugu.

Ander eta Maialen

   

Liburu hau istorio ezberdinek osatzen dute, hamabost narrazio laburrek zehatzago esateko. Gorputz eta pentsamenduen zauriei buruz hitz egiten du liburuak, adibidez; maitasuna, desleialtasuna eta abar.

Pertsonaia ugari azaltzen dira liburu osoan zehar.

Hizkuntzari dagokionez, ez dut ulertzeko zailtasun handirik topatu, pertsonaiek hizkera arrunta erabili baitute.

Amaitzeko, istorio guztietatik egin dezakegu geure gogoeta eta horrexegatik gomendatuko nuke.

Ander eta Patricia

  

Fernando Morilloren bigarren liburua irakurri dut, oraingo honetan Ortzadarra sutan gazteei zuzendutako liburua .Idazle hau asko gustatzen zait misteriozko eta intrigazko eleberriak kontatzen dituelako. Hasieratik amaiera arte harrapatzen zaitu istorioak. 18 urterekin lagun talde batek bizi izandakoak eta gero handik 15 urtera gertatutakoak kontatzen ditu. Erraz irakurtzeko liburua eta baita entretenigarria ere.

Ariane


Utzi iruzkina: