4. azoka solidarioa Durangoko Udal Euskaltegian
Gabonotan opari ezazue janaria! Berriro heldu da azoka solidarioa!
Gure helburu nagusia gehien behar duten pertsonei laguntzea, etxean behar ez ditugun gauzak birziklatzea, berrerabiltzea eta oparitzea da.
Horretarako Udal Euskaltegian bilduko ditugu: liburuak, figurak, apaingarriak, poltsak, arropak, jolasak, edariak...
Prezio sinbolikoan salduko ditugu eta lortutako diruarekin janaria erosiko dugu JAED erakundeari eramateko
Noiztik jasoko ditugu gauzak? Azaroaren 16tik 30era
Non jasoko ditugu? Gelan
Noiz salduko dira? Abenduan