INAUTERIETAN ERE, IRUÑEAN KANTUZ
Aste honetako larunbatean, martxoak 5, eta ohitura legez, Iruñeko karriketara aterako gara, kanta, poztasuna, alaitasuna eta euskal kulturarekin betetzeko.
Gainera, Alde Zaharreko inauteriak direnez, jai giro berezian murgilduko gara.
Aurtengo gaia "liburutegia" da eta proposatzen digute mozorraturik etortzea.
Dena dela, eta beti bezala, eguerdiko 12etan Mercaderes karrikatik abiaturik, hantxe izanen gaituzue.
Eta gogoratu kanta berriak, libuxkan daudenak, baino orain arte abestu ez direnak ere emeki-emeki sartuko ditugula.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: