Kategoria: inauteriak
Zatoz Etxebarriko Euskaltegiaren mozorro festara! Aurreko urteetan bezala, tostada eta mozorro lehiaketatxoa egingo dugu. Asteartean izango da jai nagusia goizeko 10etatik aurrera! *Umeentzat ekintza bat egingo dugu ondoko gelan. ** Arratsaldeko ikasleentzat astelehenean izango da jaia 6:30 inguruan. -------- Kaixo! El martes a partir de las 10 celebraremos el concurso de disfraces y tostadas, al igual que en años anteriores. *Habrá una actividad para los/as niños/as en en aula contigua. ** Para los/as alumn...
Inauteriak pasa dirata zer nolako penagiro ona, jende pilahori izan da onenaMüllerrenean egin genun ezkontza ederrenabertso-bazkaria etamozorro desfileakolorez bete dituguguk Deustuko kaleaketa danatan pozgarrientzun dala euskera ! !Gainera, Txantxikuk mozorro desfileko "karroza saria" irabazi zuen. ZORIONAK TXANTXIKU!!Besterik gabe, asteburu honetako argazkiak ikusi nahi izanez gero, hemen, hemen eta facebook-ean ikusgarri.Ondo izan eta pilak kargatu gutxi barru jaiak datoz eta!
inauteri paregabeak aurtengoak! Argazki gehiago HEMEN
Aste honetako larunbatean, martxoak 5, eta ohitura legez, Iruñeko karriketara aterako gara, kanta, poztasuna, alaitasuna eta euskal kulturarekin betetzeko.Gainera, Alde Zaharreko inauteriak direnez, jai giro berezian murgilduko gara.Aurtengo gaia "liburutegia" da eta proposatzen digute mozorraturik etortzea.Dena dela, eta beti bezala, eguerdiko 12etan Mercaderes karrikatik abiaturik, hantxe izanen gaituzue.Eta gogoratu kanta berriak, libuxkan daudenak, baino orain arte abestu ez direnak ere emeki-emeki sartuko ditugula.
KUADRILA eta KONPARTSA GAUA OTSAILAREN 25ean!!!
Primeran egon dira aurtengo inauteriak, eta hementxe dituzue asteburuan egindako argazki batzuk ikusgai!ARGAZKIAK HEMEN
Konturatu gara Pirritx eta Porrotxen emanaldia domekan izango dela, ez zapatuan. Halere, zapatuko afaria mantenduko dugu eta, domekan, pailasoen ondoren, bueltatxo bat eta etxera!
Laister hemen ditugu 2010eko inauteriak!!!OTSAILAK 5, 6 eta 7Berbaizu Euskara Elkarteak mozorro tailerra egingo du txantxikuko umeekin batera urtarrilaren 30ean, larunbat honetan, Bidarte auzo etxean 5etatik 7ak arte. Nahi duenak aski lasai gerturatu daiteke mozorroa egitera eta gero jai giroan gurekin batera mozorrotu!
Azken urteetan Berbaizuk Deustuko Inauterietan ateratako mozorro bilduma hemen ikusgaiHau martzianoak izan ginenekoaAurreko urteetako argazkirik baduzu, helarazi berbaizu@euskalnet.net helbidera eta bilduman gehituko dugu.Ta 2010 urteko inauterietarako (otsailaren lehen asteburuan) elkartearentzako mozorro proposamenik baduzu, berdin!Elkartearen 10. urteurren honetan hamar urte, hamaika proiektu! txiri, txiri eh?!
Pasaden otsailaren 20an, Olabideko inauteriak ospatu ziren jantokian. 6. mailako Jon eta Amaiak aurkeztuta. Lehenengo mailakoek pailasos jantzita dantzatu zuten Pirritx eta Porrotx musikarekin. Bigarren mailakoek polinezioz joan ziren, lantza eta guztiz. Baita arropa urdin marradunarekin zihoazen, kolgante batekin apainduta. Hirugarren maila txorimaloz jantzita joan ziren, Mamamia abestiarekin. Lastozko txanoarekin. traje beltza, peluka handia. Abestia publikoa animatu zuen. Laugarren maila erromatarrez joan ziren Womanizer abestiarekin. Urr...
Zerasana eman du Eibarren kartelak. Begira Jose Antonio Azpilikuetak Diario Vascon domekan ataratakoa.
Askotan telebistan edo irratian agertzen diren pertsoieksaiatzen dira azaltzen nola Euskal Herrian ezin litezke, berez kontrajarriak diren bi jarrera, aurrez aurre jarri ezer gertatu barik batzutan agerian geratzen da hori gezur hutsa dela. Hona argazkia. Argazki hau 2008ko otsailaren 3an hartua da Bilboko Areatza inguruan. Egun horretan San Nikolas elizan San Blas eguna ospatzen zen (argazkiaren atzekaldea elizaren atea da). Jende andana handiak gerturatzen dira opilak eta kordoilak erostera eta bedeinkatzera neguko hotzetatik babesteko eztarria. Egun horretan bertan inauteriko igand...
Goizeko hamarrak dira eta nire trena Beasaingo geltokira iritsi berri da. Trenetik jetsi eta arkupe azpian dagoen lehen bankura iritsi bezain pronto, trenari itxaroten ari den emakume zahar batek egun onak eman dizkit. Lepoa jokatuko nuke ez dudala ezagutzen. Aleman madarikatua… Asteartea da eta jendea bere gauzetan dabil kalean zehar; batzuk lanean, besteak lanera bidean eta beste batzuk denbora pasa, besterik gabe. Geltokitik etxera oinez noa eta jende guztiak begiratu egiten nau, batzuk kasu ere egin didate. Zergatik begiratzen nau jende guztiak, ez naiz ba hain lerdena ere! ...
Aratusteak direla eta, garraio berezia jarri du Euskotrenek inguruko herritar guztiek hiri armaginera etortzeko aukera izan dezaten.Hator Eibarrera!• Eibar – Mutriku – Saturrarán autobus linea: gauean hiru zerbitzu eskainiko dira, noranzko bakoitzean. Eibartik 1:00, 2:30, 4:30 eta 6:00etan aterako dira; Saturrarandik, ostera, 0:00, 1:45, 3:30 eta 5:15ean.• Eibar – Azpeitia autobus linea: gaueko autobusak ordu birik behin, noranzko bietan. Azpeititik 0:30, 2:30 eta 4:30an aterako dira; Eibartik, 1:30, 3:30 eta 5:30ean.• Bilbo – Elgoibar tren linea: gaueko trenak ordu birik behin, noranzko bi...
Dakizuenez, 2 aste besterik ez zaigu falta Inauteriak hel daitezen. Horregatik pentsatzen hasi behar dugu zelan mozorrotuko garen. Eta zuek, ba ote dakizue nola mozorrotuko zareten? Emaizkiguzue zuen ideiak, mesedez! Guk oraindik ez dakigu eta. Txikitan askoz errazagoa zen mozorro bat aukeratzea. Hori gutxi balitz, gure gurasoek nahi genuena erosten edo egiten ziguten. Gainera, ikastetxean klaseko guztiekin batera mozorrotzen ginen. Hau bai barregaria!! Imajina ezazue 30 ume zabor poltsaz egindako mozorr...
Momentu zirraragarri bat badago, inauterietako saltsa honen barruan: oraindik etxean, aurretik dugun festa prestatzen gabiltzan ordu horiek. Egun batez nahi duguna izan gaitezke. Edota, hainbat hobe: egun bakar batez egunerokotasunak behartzen dizkigun maskara guzti horiek kendu eta gu geu izan gaitezke. Armairu zaharra ireki eta arakatzen hasiko gara: trapu zaharrak, antifazak, plastiko-sudur luzeak. Ideia baten bila, pertsonai baten bila, ispilu aurrean. Gero etorriko dira osagarriak, makillajea, azentu berri bat praktikatu beharra. Etxetik irteteko ordua ailegatzen da, beraz. Lehenengo d...