Hau ez da Rio

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2006-02-28 13:49
4

Momentu zirraragarri bat badago, inauterietako saltsa honen barruan: oraindik etxean, aurretik dugun festa prestatzen gabiltzan ordu horiek.

Egun batez nahi duguna izan gaitezke. Edota, hainbat hobe: egun bakar batez egunerokotasunak behartzen dizkigun maskara guzti horiek kendu eta gu geu izan gaitezke. Armairu zaharra ireki eta arakatzen hasiko gara: trapu zaharrak, antifazak, plastiko-sudur luzeak. Ideia baten bila, pertsonai baten bila, ispilu aurrean. Gero etorriko dira osagarriak, makillajea, azentu berri bat praktikatu beharra.

Etxetik irteteko ordua ailegatzen da, beraz. Lehenengo dezepzioa: hotza. Horretan gasteiztarrok ez dugu ikasten. Ez dakit zergatik uste dugun aurten desberdina izango dela. Lasai asko jantzi dezakegula gure hawaiiar edo hondartza-zaintzaile trajeak.

Baina hau ez da Rio. Tematu gaitezke, baina honek Gasteiz izaten jarraituko du. Errua ez da geurea, ez. Hemengo eta Brasilgo festek izen bera merezi dutela erabaki duten horiena baizik.

Eta esadazue, zergatik espero dugu inauteriengan kutsu transgresore eta urratzaile hura? Onar dezagun, gaur egun ez gara ez pagano ez kristau, eta horrek inauteriei bere hasierako zentzu horiek kendu dizkio. Gaur egun, errebeldea izatea Audi bat erostea da. Baina Audi bat erosterik ez dugunok transgresioa baldarkeriarekin nahastu eta horrela ibiltzen gara: erizainez mozorroturiko gizon bizardunari ileordea kenduz, aire-serpentina lagunei belarritik sartuz.

Hotz latzak eta transgresio-nahiak gehiegi edatera eramaten gaitu. Eta hurrengo egunean beste dezepzio bat. Gure kafeinagabeko inauteri hauetan, bere osotasunean eta karetarik gabe agertzen zaigun gauza bakarra, aldatzen ez dena, huts egiten ez duena, ajea da.

asier

asier 2006-03-03 10:48 #1

Binke, binke... Ajea ajea izango da, hemen zein Rion... Gasteizen ondo ere ondo pentsatu behar da mozorroarena, hotzetik babesteko moduko bat; kontatu izan didate baten bat erromatar jantzi, sandalia hutsik,  eta oinetan behera botatzeko kafesne bero-bero bi atera zituen harena ere...

Neuk ere karnabalen gainean jardun dut blogean, ezkortxoago; gonbidatuta zaude, Katixe, bertatik pasatzen: http://jonas.blogsome.com

hauxe duk hauxe

hauxe duk hauxe 2006-03-07 20:43 #2

Batzuk eskiatzen genbiltzan iñauterietako jai egun bitxietan.

www.blogak.com/at

hauxe duk hauxe

hauxe duk hauxe 2006-03-07 20:43 #3

Batzuk eskiatzen genbiltzan iñauterietako jai egun bitxietan.

www.blogak.com/at

katixa

katixa 2006-03-07 21:03 #4

Abertzale trostkystak Baqueira-Bereten... Hamaika ikusteko jaioak gara!

Utzi iruzkina: