Ze hostia! (Goizeko hamarrak Beasaingo geltokian)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-02-06 15:12

Goizeko hamarrak dira eta nire trena Beasaingo geltokira iritsi berri da. Trenetik jetsi  eta arkupe azpian dagoen lehen bankura iritsi bezain pronto, trenari itxaroten ari den emakume zahar batek egun onak eman dizkit. Lepoa jokatuko nuke ez dudala ezagutzen. Aleman madarikatua…

Asteartea da eta jendea bere gauzetan dabil kalean zehar; batzuk lanean, besteak lanera bidean eta beste batzuk denbora pasa, besterik gabe. Geltokitik etxera oinez noa eta jende guztiak begiratu egiten nau, batzuk kasu ere egin didate. Zergatik begiratzen nau jende guztiak, ez naiz ba hain lerdena ere!

Ez dut ezer ulertzen eta geratu egiten naiz, 90 graduko bira bat eman eta esakaparate batean nirte islada ikusi dut: Egia da, Pipi Lastrunez jantzita noa. Gora inauteriak!


Utzi iruzkina: