Aratusteetarako garraio berezia

lamoskagao 1456150811702 La Moska Gao | 2007-02-16 14:47

Aratusteak direla eta, garraio berezia jarri du Euskotrenek inguruko herritar guztiek hiri armaginera etortzeko aukera izan dezaten.
Hator Eibarrera!

Eibar – Mutriku – Saturrarán autobus linea: gauean hiru zerbitzu eskainiko dira, noranzko bakoitzean. Eibartik 1:00, 2:30, 4:30 eta 6:00etan aterako dira; Saturrarandik, ostera, 0:00, 1:45, 3:30 eta 5:15ean.

Eibar – Azpeitia autobus linea: gaueko autobusak ordu birik behin, noranzko bietan. Azpeititik 0:30, 2:30 eta 4:30an aterako dira; Eibartik, 1:30, 3:30 eta 5:30ean.

Bilbo – Elgoibar tren linea: gaueko trenak ordu birik behin, noranzko bietan. Bilbo/Atxuritik irteteko orduak: 23:50, 1:50, 3:50 eta 5:50. Elgoibartik irteteko orduak: 1:15, 3:55, 5:55 eta 7:19 (azken honek ibilbidea Durangon amaituko du). Horrez gain, Durangotik hasita beste tren bat aterako da 22:45ean.

Iturria: Euskotren. Informazio gehiagorako jar zaitez kontaktuan Euskotrenekin.


Utzi iruzkina: