URTE BERRIA ONDO HASTEKO HIRU TRUKUAK!

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-12-30 02:10
3

Aurten urte berria astearekin bat hasten zaigu, astelehen goizaldean. Baina guri bost, hala eta guztiz ere kalera irten eta primeran pasako dugulako. Hori dela eta, gau zoragarria izateko 3 pausu besterik ez dira bete behar:

1.goa: 12 kanpaikadak entzuten dituzun bitartean 12 mahats jaten saiatu behar zara. Horrela esanda erraza dirudi, baina urtero ittotzen gara momentu honetara heltzean. Urduritasuna dela, ahoan zenbat sartu diztuzun ez dakizula, pepitak, azala....

Horrexegatik ezinbestekoa da hori sentitu baino lehen 2.pausura salto egitea: xanpaina. Mahatsak irensten dituzun bitartean xanpain kopa alde batera eduki ezazu. Oraingo honetan ez da mahatsak irentsi bezain pronto topa egiteko, baizik eta bidean gelditzen diren mahats horiei laguntzeko. Oso aitzakia ona da adin txikikoa bazara edo gurasoei ez bazaie gustatzen zuk xanapaina edatea. Itto baino lehen edozein gauza....

Azkenik, 3.pausua, egiaztatu behin eta berriz mahatsak bide egokia hartu dutela eta botila hustuz gero, berdin dio, birziklatzera eraman irtetzen zarenean. Horrela,ekologia sustatzeaz gain, inortxo ere ez da ohartuko zuk botila osoa edan duzunik. Botila birziklatu eta gero lagunekin topo eta topa egin eta ONDO HASI URTEA! ondorengoa eta ondorioak zure esku daude!!!!!

Oharra: Bueltan blog honetako egileak ez du erantzukizunik hartuko!

2006-12-30 04:03 #1

Urtea hobeto hasteko:

1.- 23,30etan, afaria amaituta eta besteek zer egin ez dakiten bitartean, mahatsei azala eta pepita kendu. Kanpai-kolpe bakoitzarekin mahats bana jatea erraz egingo zaizu, eta horrela, mahats bakoitzarekin txanpainari ere emateko denbora izango duzu.

2.- Botila ondo hustu, gutxiago gastatuko duzu-eta gero. Hutsik dagoenean, agertu zaitez prest birziklatzera botatzeko. Etxetik irtetzeko arrazoi paregabea duzu zakarra ateratzearena.

3.- Elegante janztea ez ahaztu.... ligatu!, eta erakutsi jantzi duzun barruko erropa gorria. Gogoratu musu gehien ematen den gaua dela eta inor ez dela haserretuko ohi baino musu gehiago emateagaitik.

Ondo pasa!

ibaiv

ibaiv 2006-12-30 13:31 #2

Hiru pauso horiek egin baino lehenago, bada beste pauso garrantzitsu bat urtea oso ondo hasteko.

1.-EUSKERAKO TOTXUA BUKATU!!!

Ondo pasa.

Ane urkiola

Ane urkiola 2006-12-30 15:12 #3

jeje! Oso plan ona zuria bebai!!!!! Iwal plan asko juntau ta rekopilaziƱo bat hasi biharko gara itxen!!!!! Ze azken finian nahiz ta plan diferentiak izan, helburua bardiƱa da: ONDO PASATZIA!!!! urte berri on!!!!!

Utzi iruzkina: