Beasaingo Udal Euskaltegiko solasaldiaren kronika.
Makina bat prestakizunen ondoren, atzoko partez Goierriko AHT Gelditu!
Elkarlanak hitzaldi-solasaldia izan zuen Beasaingo Udal Euskaltegiko
ikasle eta irakasleekin batera.
Gure interbentzioa "hitzaldi" klasikoen formatora mugatu nahi ez
genuelarik, eta kontuan izanda, euskara ikasleak zirela gure
entzulegoa, AHTaren inguruko Egia-Gezurra esaldi joku bat prestatu
genuen eta aurreko egunean eztabaidatu zuten ikasleek beraien klasean.
Ondoren, solasaldian galderen erantzun zuzenak eztabaidatu ditugu.
Ikasleek ematen genituen azalpenak jarraitzerakoan erreferentziak izan zitzazten, paper formatoan Roberto Bermejoren txostena, Elkarlanaren triptiko bat eta CD bat banatu diegu.
CD honetan grabaturiko dokumentu anitzen artean, Roberto Bermejo eta Arantxa Tapiak otsailaren 7an izandako mahainguruaren audioa, bertako bideo sekuentzia batzu, Abdalajiseko bideo batzu, Atxondoko txostena, "El Tsunami Urbanizador"... sartu ditugu.
Ta guk zein balorazio egiten dugu? Baikorra, oso baikorra. Eta lau arrazoiengatik.
1. Udal Euskaltegiko irakasleentzat esperientzia berria izan da eta
ikasleei ez ohizko formatoan baliabide berri bat emateko aukera izan
dutelako.
2. Gure taldearentzako ere esperientzi berri bat izan da eta gure mezua gizarteratzeko beste bide berri bat ireki dugulako.
3. Ikasleentzat ahozko klase praktiko bat egiteko aukera izan dutelako.
4. Bai ikasleek eta bai irakasleek, AHTaren inguruko labetik ateratako azken berriak jasotzeko aukera izan dutelako.
Alegia, denok irabazten atera gara.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu Beasaingo Udal Euskaltegiko
irakasle eta ikasleei gutaz akordatu, kaso egin eta aukera hau
eskeintzeagatik.
Hurrenarte!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: